De Molen artisau garagardo ekoizlea (Bodegraven, Herbehereak)

Holandan pasatako egunetako bat De Molen ekoizlea bisitatzeko probestu genuen.

De Molen artisau garagardo enpresa Menno Olivier-ek sortu zuen 2006. urtean, hamabi urtetan artisau garagardoa ekoizten lan egin ondoren. Garagardo fabrika errota (De Molen holandesez ) historiko batetan (XVII. mende bukaera aldekoa) kokatu zen hasieran batetan, gaur egun jatetxe eta garagardo denda bat dituena. Jatetxe honen jabea desberdina da orain baina oraindik elkarlanean jarraitzen duten De Molen-ekoekin, beraien 10 kupeleko garagardo aurki daitezkeelarik bertan.

2009. urtean Menno Olivier bazkide berri batekin hasi zen lanean De Molen proiektuan: John Brus.

Kokalekua: Doortocht 4, Bodegraven (Herbehereak)

25 Hl (2500 l.) ekoizpeneko bolumena egiteko gaitasuna duen txekiar jatorriko makinaria bat dute, beraien garagardo motak egiteko espreski diseinatua, 2010. urteaz geroztik. 25-50 Hl-tako ekoizpenak egiten dituzte eta ia egunero ekoizten dute, iaz 4000 Hl ekoiztu zituztelarik. Aurten 5000 Hl inguru ekoiztea espero dute. Ekoizpenaren %75-a atzerrira bidaltzen dute, guztira 30 herrialde desberdinetara hain zuzen ere.

Beratze/egoste ontzia, iragazpen ontzia eta Whirlpool bat dituzte… horretaz gain, hartzidura ontzi zilindrokoniko asko dituzte, horietatik 6-k 50Hl garagardo biltzeko gaitasuna dute eta beste bik 100 Hl biltzeko gaitasuna. Bitxikeri moduan, ba al dakizue hartzira ontzietan Star Wars filmeko pertsonaien argazkiak jartzen dituztela (bideoa ikusi)? Hartzidura ontzi txikiagoak ere badituzte beraien egurrezko kupeletan heltzen dituzten garagardoentzat. Garagardo mota hauek egurrezko kupel hauetan denbora luzean heldu ondoren, hartzidura ontzietara pasa eta bertan  karbonatatzen dituzte.

Garagardoak: 

Garagardo estilo ugari ekoizten dituzte. Hauetatik 20 bat garagardo desberdin erregularki egiten dituzte (IPA, barleywine, english bitter, amerikar Pale Ale, Errusiar Inperial Sout…). Vuur and Vlam IPA garagardoa da ezagunenetako bat,  hiru momentutan; egosketan, Whirlpool-ean eta hartzidura hontzian Dry Hop-a eginez gehitzen diotelarik lupulua. Hauetaz gain, garaiko garagardoak zein aurretik sekula egin ez dituzten garagardoak ere ekoizten dituzte bi hilabetero.

Garagardo Jaialdia

Bost urte dira Iraila bukaeran garagardo jaialdi bat antolatzen dutela eta lehenengo urtean 500 pertsona gerturatu baziren, iaz eta inolako publizitaterik egin gabe (ahoz ahokoa bakarrik) 4500 pertsona inguru gerturatu ziren. “Aurkikuntzen” jaialdi bat izan nahi dutela diote, hau da, zapore berriak, garagardo berriak eta ekoizle berriak aurki daitezke bertan.

Behin fabrika ikusten bukatu ondoren, egurrezko Cognac kupeletan heldutako Nacht and Ontij Inperial Stout garagardo esklusiboa eta egurrezko kupeletan heldutako Sodom and Gomorra Inperial Stout garagardoak oparitu zizkidan… Bideoa agertzen diren bi garagardoak dira…A ze parea!!! Somo and Gomorra bereziki…