Herbehereak eta bere hiriburua den Amsterdam “coffee shop” zein bere “kale gorri”-engatik izan da aspalditik oso ezaguna. Turista asko erakarri izan du eta erakartzen jarraitzen du gaur egun.
Bada baina iada ere beste errealitate bat herrialde honetan bertako hiri edo herriak bisitatzeko aitzakia bat ematen diona edozein garagardo zaleri: goruntz doan artisau garagardo mugimendua.
Hala da, Herbehereak ere artisau garagardo mugimendu bat jasaten ari dela esan beharra dago, gure inguruan gertatzen ari den antzera, ekoizle txiki berri asko sortu dira azken bost urte hauetan, hirietako taberna zein dendetan gargardo desberdinen eskaintza asko handitu delarik. Belgikako garagardo trapistak zein abadiakoak aurkitzea oso erraza da taberna askotan, oso hedatuak daude, baina oraintxe bertan esan bezala, hauetaz gain bertako artisau garagardo ekoizle txikien garagardo geroz eta gehiago dago.
Herbehereak herrialdeko biztanleria 16 788 973 pertsonakoa zen 2013. urteko Urrian Centraal Bureau voor de Statistiek-ek «Population and population dynamics; month, quarter and year» txostenean bildutakoaren arabera, eta gaur egun 200 garagardo ekoizle baina gehiago daude lurralde osoan zehar, hauetatik 15 Amsterdam hirian (Biztanleria 2011.urtean 779,808 ) bertan daudelarik.
Honen erakusgarri, Maiatzak 15-25 bitartean ospatzen den “Week Van Het Nedernadse Bier” astea duzue, bertako ekoizleekin batera antolatutako ekintza desberdinak egiten dituzte. Ekintzen artean, ekoizleen “ate-ireki” egunak Maiatzak 24-25-eko asteburuan, 92 ekoizlek parte hartzen dutelarik, eta Maiatzak 15-17 bitartean 42 ekoizlerekin ospaturiko garagardo jaialdia.
Ikusi dezakezuen bezala, oso egoera interesgarria bizi du Herbehereak, Amsterdam-eko kaleetan oinez pare bat egun bakarrik pasata 5-6 artisau garagardo ekoizle lasai asko bisitatzeko aukera duelarik edonork. Taberna zein garagardo denda oso interesgarrietan egoteko aukera ere izanik.
Hurrengo egunetan Amsterdam-en bisitatu ditugun De Prael eta Troost ekoizleak ezagutuko ditugu, Bodegraven-eko De Molen, eta Herbehereetako beste zeinbait kontu interesgarri ere izango ditugu blogean.