Gasteiztarrak zein bertara inguratzen direnak zorteko dira joan den Apirilak 12az geroztik garagardo denda espezializatu bat baitago. Aitor da denda ireki duen gasteiztarra hirian garagardo dendarik ez zegoela ikusi ondoren.
Betidanik izan omen da garagardozalea eta denda irekitzearen ideia burura etorri zitzaion momentutik denda ireki duen arte 3 hilabete besterik ez dira pasa.
Kokapena: Ramiro de Maeztu 1, Gasteiz
Ordutegia: Astelehenetik – Larunbatera: 11:00 – 14:00 eta 17:00-21:00 era.
Garagardo mota zein herrialde desberdinetako 340 erreferentzia desberdin ditu. Euskal artisau garagardoei dagokienez, hurrengo markak aurkitu ditzakegu: Naparbier, Baias, Zerb, Falken eta Olbea. Bertako garagardoak eskaintzen dituenez, Localbier.com artisau garagardo bilatzailean aurki dezakegu Birrak denda.
Atzerriko garagardo ugari aurki ditzakegu baita; Brewdog, Mikkeller, To ol, Anchor, Thornbridge, Anderson Valley…etab. luze bat. Estiloei dagokienez anitztasuna da baita nagusi; lager, amerikar Pale Ale eta IPA-k, garizko garagardoak, belgikako garagardo estilo desberdinak, ingalaterrako bitter-ak…
Hurrengo hilabeterako 400 erreferentzia desberdin izango ditu, The Kernel, De Molen eta beste zenbait ekoizleen garagardoak eskainiz.
Aitorren hitzetan, “Birrak” denda ireki duenetik jendeak gehien eskatzen dituen garagardoak garizko alemaniarrak, Olbea aguraindarra eta Falken-en 1up dira.
Zorte on eta eskerrik asko “Birrak” bezalako proiektu bat Gasteiz hirian martxan jartzeagatik!