El Txoko de Las Cervezas Donostian aurkitu dezakegun garagardo denda bat da. Mikel donostiarrak ireki zuen denda hau duela 3-4 urte koadrilakoekin Belgikara bidaia bat egin ostean. Bertan ikusi zituen dendak eta garagardo aukera handiak erakarrita, Donostian horrelako zerbait irekitzea ideia ona litzatekeela pentsatu zuen.
Hasieran La Boutique de La Cerveza-ren frankizia bezala hasi zen, baina joan den Ekainetik aurrera bakarrik eta El Txoko de Las Cervezas izenarekin jarraitzea erabaki zuen.
Oraintxe bertan berritze lanetan ari diren arren (duela gutxi Donostian eguraldiak sorturiko kalteen ondorioz), hurrengo asterako denda berritua irekitzea espero du Mikel-ek.
Kokapena: Abuztuak 31 Kalea 12, Donostia
Ordutegia: Astelehenetik – Larunbatera: 10.00 – 14.00
16.30 – 20.30
Mundu osoko garagardo mota desberdinak aurki ditzakegu denda honetan, bertako artisau garagardoek ere beraien tokia dutelarik: Gross Brewing, Olañeta, Basqueland Brewing, Zerb , Drunken Bros Brewery eta Naparbier.
Localbier artisau garagardo bilatzailean ere aurki dezakezue El Txoko de las Cervezas.
Alemania, Txekiar Errepublika, Belgika etab. bezalako herrialdeetako garagardoak edukitzeaz gain, gaur egun mundu mailan oso ezagunak diren artisau garagardo enpresen garagardoak ere eskaintzen dituzte: Brewdog, Flying Dog, Sierra Nevada, Anderson Valley etab.
Azkenaldian, beti asko saldu diren Lager suabe eta belgikako garagardo hori eta txigortuez gain, amerikar estiloko Pale Ale zein IPA garagardoak asko saltzen dituela dio Mikelek, artisau garagardoaren iraultzaren erakusgarri ote da?
Egun ona izan garagardozaleok!