Istorioa ulertzen…

Atzoko garagardo etiketaren istorioa ulertu al zenuten? Eta pertsonaia nagusiak nortzuk ziren?

Atzo zuekin elkarbanatu nuen argazkia (behean ikusi dezakezu berriz) Londons Fields Brewery garagardo enpresaren Shrodetich Triangle IPA garagardoaren etiketan ikusi daiteke. Garagardo hau egiteko erabili diren lehengaiak zein diren azaltzeko modu interesgarria iruditu zitzaidan eta horregatik jarri nuen blogean.

Egun bat izan duzue zuen kabuz istorioko pertsonaiak nortzuk diren jakiteko eta zuetako batzuek jakingo duzue zihurraski zein 3 zereal eta 3 lupulu erabili diren garagardo hau egiteko, baina istorioko pertsonaia guztiak ezagutzen ez dituzuenontzat:

Barley” garagarra, “oat” oloa eta “wheat” garia dira azukre iturri bezala erabili diren 3 zerealak.

Chinook“, “Centennial” eta “Columbus” Amerikar Pale Ale eta IPA garagardoetan maiztasun handiz erabili ohi diren lupuluak dira.

“Shoreditch” Londresko auzo bat da.

Hau jakinda, istorioa berriro irakurri eta ea gehiago ulertzen duzuen. Berriz irakurri eta oraindik ulertzen ez baduzue, etiketak dioena egin beharko duzue, garagardoa edan (istorioaren bertsio luzea jakiteko).