Antxoberfest garagardo jaialdiak emango dio bihar hasiera eta larunbat arte iraungo du. Aurtengoa antolatzen den bigarren aldia da eta ekintza berri eta oso interesgarriekin datorkigu.
Festa ordutegia luzatu da aurten:
Ordutegia: Osteguna 19:00 – 24:00
Ostirala 19:00 – 02:00
Larunbata 11:00 – 05:00
Kokalekua: Gure Zumardia plazan (Pasai Antxo)
Ekintza berrien artean festari hasiera emango dion aurkezpena egingo du Erik Cohen maisu-garagardogileak, ondoren kuadrila desberdinek aurretik elkarlanean ekoizturiko artisau garagardoen dastaketa egingo du garagardoa ongi ezagutzen duen epai-mahai batek, 2013ko “Antxobeer” garagardoa aukeratuko duelarik.
Larunbateko ekintza berrien artean CRAZY-CARS amerikar kotxe klasikoen bilduma bat (20 baina gehiago) dugu, Pasai Antxoko kaleetan zehar ibili eta ondoren Antxobeerfest-en egun osoan zehar egongo direnak. Errespetuz eta jabearen agindupean kotxeak barrutik eta kanpotik ikusteko aukera izango da.
Larunbatean baita 5 euroren truke dastatu ahal izango den “paella” erraldoi bat eskainiko da. Antxoberfest-eko sukaldea ere irekita egongo da egun osoan zehar 24.00-k arte. Txikienentzat ere izango da tarte bat, “hintxableak” egongo baitira.
Ekintza gehiago antolatu dira 3 egunetarako, beheko argazkian dituzue.
Garagardoak
– Bit bruger (Alkoholik gabekoa ) – VG Noster cooper (Arabarra)
– Gordon Finest Red (Strong Lager, Belgika ) – Kwak ( Anbar, Belgika)
– Tripel Karmeliet ( Strong Pale Ale, Belgika) – Krombacher Pils (Pilsner)
– Kapittel pater (Abadiakoa, Belgika) – Gulden draak (Belgika)
– Hopus (Belgikar IPA) – Martin’s Pale Ale (Pale Ale, Belgika)
– Weihenstephaner heffe eta Dunkel (Garizkoa, Alemania)
Garagardoei dagokionez ere aldaketa interesgarri batzuk ditugu aurreko urtearekin alderatuz: VG Noster cooper, Kapittel Pater, Gulden Draak eta Hopus dira aurtengo berrikuntzak.
Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu.
Alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gomendatzen da. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak kontutan hartzea ere aholkatzen dizuegu.
Eskainiko den janaria:
– Ukondoa, txukrut eta patatekin
– Saltxitxak, txukrut eta patatekin
– Alio-oli patatak