Urtarrilean Londresen kokatua dagoen Füllers garagardo enpresari bisitatxo bat egin nion LBA-ko beste kide batzuekin .John Bird Füller, Henry Smith eta John Turner izan ziren 1845. urtean enpresa hau Chiswick auzoan sortu zutenak.
Ateak ireki zituztenetik berrikuntza ugari egin dituzte normala den bezala, baina fabrika bisitatzen duen orok gaur egun erabiltzen duten makinariaz gain, garai batean erabili zutena ere ikusteko aukera izango du.
Botila eta kupeletan ematen den azken hartzidura bitartez ekoizturiko azaleko hartzidura (Ale) garagardoak ekoizten dituzte. Tabernetan CO2-z eginiko kontrako presio batekin atera ordez garagardoak, bonba antzeko batzuez “bonbeatzen” dituzte (Real Ale garagardoak bezala), garagardoak duen gas apurra zerbitzatzean irtetzen delarik, gas gutxiko garagardo bat lortuz edalontzian.
Ekoizpen eguneko 120000 litro inguru garagardo (ekoizpen txanda desberdinetan) egiteko gaitasuna duen makinaria oso moderno eta automatizatu bat dute.
Goiko bi argazkietan ehoketa errota zaharra (ezk.) eta berria (esk.) ditugu. Hurrengo argazkietan (behean) muztioa egiteko erabiltzen diren kupelak ditugu.
Hartzidura egiteko tamaina desberdineko 25 ontzi zilindrokoniko dituzte, hiru urte desberdinetan jarri zirenak (1976, 1980 eta 1989).
Eta hurrengo argazkian legamiaren propagazioa egiteko makinaria (ezk.) eta mintz iragazpen makina ikus ditzakegu:
Produktuak:
Hamalau garagardo fijo desberdin eta aldakorra izaten den beste estilo bat ekoizten dituzte:
– London Pride, ESB, Discovery, Chiswick Bitter ,HSB, Seafarers Ale, Bengal Lancer, Honey Dew, 1845, London Porter, Golden Pride ,Vintage Ale, Reserve,Past Masers.
London Pride garagardoa Erresuma Batuan gehien saldu den “Premium Ale” garagardoa da.