Larunbat lasai bat da, zure etxeko sukaldean zaude, mahai gainean malta, lupulua eta baliteke garagardo bat esku artean edukitzea ere. Garagardoa etxean egiteko beste gauza guztiak ere prest dituzu. Irrikitan zaude hainbeste buelta eman dizkiozun garagardo errezeta berria egiten hasteko.
Kontuz zure etxeko sukaldea kasualitatez Alabaman (EEBB) badago!! Eta bizilagunekin oso ongi moldatzen ez bazara!! Etxean garagardoa egitea debekatu baitago Alabaman.
Halaxe da, EEBBtako Alabaman garagardoa etxean egiteko eskubidearen alde dabiltza borrokan azken 5 urte hauetan. Oso zabaldua zegoen zonalde honetan etxean garagardoa egitea duela 100 urte debekatu zuten arte.
Nahiz eta 1978. urtean Carter presidenteak federalki legalizatu zuen praktika hau, Alabaman eta Missisipin oraindik ez dute duela 100 urteko debeku hori altxatu.
Kontu hau oso serio hartzen dute bertako polizi eta agintariek. Duela 5 hilabete adibidez, Birmingham-go denda batean sartu zen polizia (armaturik) eta etxean garagardoa egiteko liburuak, malta, lupulua etab. bezalako materiala konfiskatu zuten, dendako arduraduna mehatxatu eta guzti egin ondoren. Kasu konkretu honetan harrigarria dena zera da, etxean garagardoa egitea “bakarrik” dagoela debekaturik baina ez gararagardoa etxean egiteko beharrezko den materiala saltzea.
WTF ari dira pentsatzen Alabamako agintariak? Zein interes egongo dira atzean?