Eguneroko bizitzan aurki ditzakegun gauzen inguruko jatorriaren inguruan pentsatzen jarri al zarete noizbait? Zergatik izan diren etxeko hozkailuak txuriak adibidez , edo arraultzak dozenaka kontatzeko ohitura nondik datorren? “Azkurea” edo azka egiteko gogoaren sentsazioa nondik datorren? Eta garagardoa seinaka saltzeko ohitura?
Ba ez naiz ni izango gaur lehenengo galdera hauen erantzunak emango dizkizuena (ongietorriak dira hauen inguruko erantzunak…), baina garagardo botila eta latak “Six-pack” bezala edo seinaka saltzearen jatorria zein den kontatuko dut horren ordez. Dirudienez, 1930-1940 bitartean ezarri zen garagardoa seinaka saltzea, zergatik? Ba garai hartako emakume batek supermerkatutik etxera eraman zezakeen gehiengo pisua baitzen.
Eskerrak garai hartatik hona zertxobait behintzat aldatu diren gauzak, nahiz eta oraindik ere arlo askotan etxeko lanak egin gabe ditugun.