GARAGARRA

Garagardoa egiteko garagar malta erabiltzen dela iada ikusi dugu blogean,  oraindik sakonago ikusi ez duguna garagar landarea da. Horregatik, honako sarrera hau garagardo ekoizpenerako  hain garrantzitsua den landare hau pixka bat gehiago ezagutzeko erabiliko dugu.

Gagaragar landarea Hordeum Vulgare L. espeziekoa da (hermafrodita, ernaltze autogamoa, belarkara eta urteroko landarea) , jatorria dirudienez Mesopotamian du, duela 10000 urte inguru dituelarik gutxienez.  Gaur egun hiru azpiespezie aurki ditzakegu:

–      Vulgare edo hexastichum (hexastikoa, 6 ale ilara “buruaren ardatzean)

–      Distichum (garagar distikoa, bi ale ilara buruaren ardatzean)

–      Spontaneum (silbestrea)

Garagardoa egiteko garagarra aukeratu izana  (beste zereal batzuk erabili ordez), beste ezaugarri batzuen artean noski, kariopsidea delako da, hau da, azala duelako. Azal honek garagarraren malteatzea erreztu eta garagardo ekoizpeneko iragazpena baimentzen du eta.

Lehenengo biak erabili ohi dira garagardo ekoizpenerako (Distichum eta Vulgare), baina Distichum azpiespeziea da egokiena, proteina gutxiago, zapore delikatuagoak eta hartzi daitezkeen azukre gehiago baititu. Nahiz eta bigarrena izan egokiena, enpresa handiek Vulgare (hexastikoa) azpiespezie erabili ohi dute, garagar aleetan dagoen almidoia hartzi daitezkeen azukreak lortzeko behar diren entzimen kopuru handiagoa baitu, ordezkoak (arroza, artoa etab.) erabiltzea baimentzen diena (hauek malteatu gabe erabiltzean entzimarik ez dute eta).

Hurrengo argazkian (bihar ea jartzeko aukera dagoen, arazoak daudela dirudi irudia igotzeko…) ikusi daitekeen bezala, garagar landarea infloreszentziaz, enborraz, hostoez eta sustraiez osatua dago. Blog honetan infloreszentzian dauden aleez hitz egingo dugu, hazi hauek baitira malta egiteko erabiltzen diren landarearen zatia, hau da, entzimak eta almidoia (azukre erreserba molekula) dauden tokia. Baina honen inguruan jarduten bihar jarraituko dugu. Bihar arte beraz!