…GARAGARRA (II)

Atzo garagar landarearen sarrera bat egin genuen eta gaur landarearen infloreszentzian aurki ditzakegun (behin hauek fekundatuak izan direnean) aleez arituko gara.

Garagar ale batean bost zati garrantzitsu bereizi ditzakegu: Azala, aleurona,  endospermoa, eskuteloa eta enbrioia. Hurrengo irudian ale bat erditik moztuta ikusi daiteke, goikoa marrazki bat eta behekoa benetako argazki bat izanik:  

Azalak  enbrioia eta endospermoa kanpoko baldintzetatik babesten du, kanpoaldea eta barrualdeko interakzioaz arduratzen dena (ura, oxigenoa etab. Pasarazten).

Endospermoa alearen energia erreserba da, hau da, almidoi granuluak dira “pakete” antzekoetan proteinaz inguraturik.

Endospermoan aleurona aurki dezakegu, entzima gehieneka sintetizatzeaz arduratzen dena.

Enbrioia ale hortatik irtengo den “landare berriaren” sustraiak eta muinak sortzeko gai den zatia da. Giberelina sortzen du hazia ernetzeko “prest” dagoenean.

Eskuteloak enbrioia eta endospermoa zatitzen ditu eta bigarren honetako elikagaiak enbrioiak behar dituenean pasarazteaz arduratzen da.

Malteatze prozesuan hazia “prest” egoteko baldintzak ematen dira, enbrioiak orduan giberelina sortzen du, aleurona entzimak sortzera bultzatzen duena (Beta amilasa entzima izan ezik, hau endospermoan baitago), entzima hauek endospermoaren almidoia eta proteina kate luzeak txikitzen hasten dira.