“La Salve” bilboko garagardoa bueltan da 1978an desagertu eta gero

1886-tik 1978. urterarte garagardo fabrika bat egon zen Bilbo hirian. 1907. urtean enpresa Pérez Yarza-ren eskuetara pasa zen eta “Fábricas de Cerveza La Salve” izena hartu zuen, beranduago, 1923 urtean “La Salve” izenarekin geratu zelarik.

1930. urte inguruan 776 000 litro inguru ekoizten zituen arren, aurretik esan bezala, 1978. urtean itxi zituen ateak.

Proiektuaren atzean Jon Ruiz eta Pérez-Yarza familiaren ondorengo diren Jacobo eta María Pérez-Yarza daude.

Abuztuaren hasieran kaleratuko da garagardoa (marka bezala) eta Jon Ruiz markaren promotorearen arabera, asmoa 2015. urterako “mikrogaragardotegi” bat irekitzea da, hurrengo urtean fabrika bat martxan jarriz.

Merkatuan 8 artisau garagardo estilo desberdin edukitzea da asmoa.