Localbier

Gaurkoan, Localbier artisau garagardo bilatzaileko Josebak proiektuaren inguruko berriak dakarzkigu gure artera:
                                                                                                Joseba Karrikiri – Localbier
Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, localbier.com artisau garagardoa eskaintzen duten  taberna, jatetxe zein dendak erakusten dituen bilatzaile bat da. Salmenta puntuez gain,  gertuko artisau garagardo ekoizleak ere erakusten dizkizu.WEB-APP ireki bat da, non guztiok Localbier parte hartu dezakegun.
Localbier proiektuaren ideia artisau garagardoa bilatzeko genuen zailtasun eta beharra dela eta sortu zen, hau da, edonon egonda ere, gugandik gertu ditugun artisau garagardo salmenta puntuak uneoro aurkitzeko aukera izatearren. Momentuko informazio eta tresnek ezin zutela behar honi erantzunik eman ikusi ondoren, informazio hau emango zigun web-orri/tresna bat garatzea pentsatu genuen, eta horrela sortu zen Localbier. Hartutako lehenengo erabakietako bat tresna ahalik eta azkarren argitaratzea izan zen, eta pixkanaka ondoren honen garapena egitea, proiektua pixkana aurrera doan einean. Localbier bilatzailea 2013ko Maiatzaz geroztik dago aktibo.
Localbier-ek egin duen garapen garrantzitsuetako bat eta Maiatzak 19an martxan jarri zena “gestore irekia”egitearena izan da non bilatzailean izena eman duen edonork Añadir punto de venta
salmenta puntu berriak eta artisau garagardo berriak sartu, zein sartutako salmenta puntuen aldaketak proposatu ditzake.  Garapen honek edozein denda, jatetxe edo tabernaren jabeei, zein ekoizleei, beraien salmenta puntuak sartzeko aukera ematen die.
Komunitatea izango da datu basea sortu eta eguneratzearen arduraduna. Hau oso interesgarria da, modu honetarakomunitatea izango baita dudarik gabe Localbier bilatzailean aurkitu nahi dituzten artisau garagardoak zein diren erabakitzen duena, ekoizle edo garagardo batekiko duten afinitatea dela eta.
Nahiz eta orain arte atzerriko artisau garagardorik agertzen ez zen, iada atzerriko artisau garagardoak ere sartzeko aukera eman dugu. Bilaketa emaitzan gertuen dituzun artisau garagardo ekoizleak agertzen direnez, bertako garagardoak zein diren eta beste edozein garagardoren jatorria zein den jakiteko aukera izango dute erabiltzaileek hauetakoren batetan klikatuz. Aurten bilatzaileak izango duen garapenetako bat horixe izango da alegia, ekoizpen puntutik gertuen dauden garagardoei ikusgarritasun handiagoa ematea salmenta puntu desberdinetan.
Bilatzailearen inguruko berrikuntzez gain, blogaren bitartez partekatuko ditugun ekoizle desberdinekin egindako bideo-elkarrizketak prestatu ditugu: Iada argitaratu dugun The Kernel, eta laster izango ditugun By The Horns, De Molen, Trumans, De Prael… elkarrizketak.
Europako hiriburu batzuetan ere erabili daiteke Localbier.com artisau garagardo bilatzailea: Roma (Italia), Paris (Frantzia), Amsterdam (Herbehereak) , Berlin (Alemania) eta beste 8 hiriburutan baita laister.
Artisau garagardo zaleoi aktiboki proiektuan parte hartzera gonbidatzen dizuegu, eta guztion artean artisau garagardo bilatzaile erabilgarri eta eguneratua lortu dezagun! “
Joseba Karrikiri – Localbier