Antxoberfest garagardo jaialdia berriz ere gure artean da. Ostegun honetan (Maiatzak 8) emango dio hasiera eta larunbat arte iraungo du. Iada hirugarren urtea du aurtengoa Pasai Antxon ospatzen den Antxoberfest jaialdiak, eta ohiko moduan ekintza ugari dakartza.
Ordutegia: Osteguna 19:00 – 24:00
Ostirala 19:00 – 02:00
Larunbata 11:00 –Itxi arte
Kokalekua: Gure Zumardia plazan (Pasai Antxo)
Behean ikusten duzuen Antxoberfest 2014 egitarauan dituzue hiru egun hauetan zehar antolatuta dauden ekintzak.
– Bit bruger (Alkoholik gabekoa ) – Naparbier ZZ+ (Nafarroa)
-Naparbier Pale Ale (Nafarroa) – Kwak ( Anbar, Belgika)
– Tripel Karmeliet ( Strong Pale Ale, Belgika) – Krombacher Dunkel (Txigortua, Alema.)
– St. Bernardus Pater (Dubbel, Belgika) – Gulden draak (Belgika)
– Blanche de Brabant (Garizko belgikarra) – Palax (Errioxa)
– Weihenstephaner heffe eta Dunkel (Garizkoak, Alemania)
– Olañeta Rubia eta Tostada (Errenteria, Gipuzkoa)
Garagardoei dagokionez ere aldaketa interesgarri batzuk ditugu aurreko urtearekin alderatuz: Blanche de Brabant, St. Bernardus Pater, Olañeta-ren Rubia eta Tostada, Naparbier ZZ+, Naparbier Pale Ale eta errioxako Palax. Azken bost garagardo hauek www.localbier.com artisau garagardo bilatzailea erabiliz aurki ditzakezue gure inguruko taberna eta dendetan.
Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu.
Aurten ere alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gogogorarazten dizuegu. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak irakurri ditzakezue.
Eskainiko den janaria:
– Ukondoa, patatekin
– Saltxitxak, patatekin
– Alio-oli patatak