Duela bi aste Moncada Brewery-ko Julio aritu zen gurekin berriketan (behena duzue bideoa ikusi ez zenutenontzat…) eta bere enpresa martxan jartzeko eman ziren gertakizunen inguruan aritu zen besteak beste.
Berak kontatutakoa oso interesgarria iruditzen zait eta gaurkoan elkarrizketa hartan Juliok esandako hiru esaldiren inguruko irakurketa pertsonala egin nahiko nuke.
Artisau garagardo askoren atzean ametslariak egon ohi dira, zerbait sortzeko griña duen jendea, eta kasu honetan Juliok ametstuakoa errealitate bilakatzeko eman ziren gertakizunak aztertuko ditugu. Hiru dira, esan bezala, azpimarratuko nituzkeen esaldiak:
1.- “…mikrogaragardotegi bat irekitzearen erabakia nik lan egiten nuen enpresak istea erabaki zuenean hasi zen.”
Hasiera batean negatibo bezala identifikatu daitekeen gertaera bat eman da (langabezian gelditzea kasu honetan…). Egoera honek Julio zerbait berria sortzera “bultzatzen” du, proiektuaren inguruan energia (gogoa, denbora, pentsamenduak…) jartzen hasten delarik. Kasu honetan, gertakizun “negatibo” hori beharrezkoa izan zen Juliok benetan gustuko zuen zerbait egiteko. Hortaz, langabezian geratu izana positibo izan dela Juliorentzat esan daiteke.
2.- “Eta lehenengo aldiz, kasualitatez liburu batekin egin nuen topo, ingelesez, Ale garagardo ingelesak nola egin azaltzen zuena…”
Juliok kasualitate bezala identifikatzen duen gertaera, liburu hori aurkitu izana, kausalitate bat da nire ustez. Liburu hori bere eskuetara iritsi izanak arrazoi bat du. Julio garagardo enpresa berri bat sortzeko aukera posible ikusten duenean, “mugimenduak” egiten hasten da, buruan darabilen ideia honi denbora eskainiz. Martxan jarri izanak, iada jarritako energia horrek, amets hau errealitate egiteko beharrezko pertsona edo gauzak erakarriko ditu. Liburua kasu honetan.
3.- “…jaso nuen informazio hori, 3 asteetan zehar egin nuen kurtsoa izan zen hau egin nahi nuela jakin nuen puntua”
Batzutan proiektuak aurrera eramaterako garaian edo bizitzako momentu desberdinetan segurtasun falta sentimendua azaleratu daiteke, egitera goazenarekiko nolabaiteko “beldurra”. Kasu konkretu honetan, ezagutza edo jakintza zen Julio proiektuan bete-bete eta segurtasunez sartzeko sahiestea geratzen zen “oztopoa”. Behin hau barneratutakoan, segurtasun osoarekin aurrera egiten du.
[youtube]http://youtu.be/d9ffPlF8APg[/youtube]
Hau kasu konkretu bat da, baina nik pertsona desberdinengan eman diren beste kasu askotan ere antzeko dinamikak ikusi ditut, eta baita pertsonalki bizi izan ditudan proiektu batzuetan.
“Izan gaitezen gure amets eta errealitateen sortzaile”
Sentitu, Pentsatu, Egin!!!