AKORDE ZAPOREA: Urriko mozkorrak (MIKEL URDANGARIN)

Oraingoan Mikel Urdangarin-en kanta bat dugu “Akorde Zaporea” atalean. Beherago ikusi eta entzungo duzuen moduan, Dublin-en edandako garagardo beltza aipatzen du, nahiz eta “zerbeza” hitza erabiltzen duen.

Abestia: Urriko mozkorrak      Taldea (Abeslaria): Mikel Urdangarin

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=-RWXW9KitDE[/youtube]

Gogoratzen urriko Dublin hortaz
tabernetan biharamuna kentzen
eperrak kanta zerbeza beltzez
bozak goratzen , jendea parrez

oroitzen urriko mozkorrak
nundarrak galdetzen ziguten
erantzunik ez erantzunik ez halakoetan
irri bat soilik gure ezpainetan

oroitzen urriko mozkorrak
nundarrak galdetzen ziguten
egurrez orditzen ostatuetan
kitarrak zahartzen ziren hoietan.

Badakizue, garagardoa aipatzen duen abesterik ezagutzen baduzue garagardoahotsa@gmx.com helbidera bidali dezakezue abestiaren izena.

Arratsalde ona izan!!!