EKOIZLEEN TXOKOA: “Garagardo artesanalaren boom-a” (Jon Etxeandia)

Gaur atal berri bat estreinatzen dugu. “Ekoizleen txokoa” du izena eta bertan Euskal Herriko garagardo ekoizle desberdinek garagardoaren munduaren inguruan gurekin partekatzeko dutena argitaratuko dugu.

”  Garagardo artesanalaren boom-a         Egilea: Jon Etxeandia (Etxeandia)

Garagardo artesanalaren boom’a Euskal Herrira gatozku. Normala denez hasieran gauzak nahastutak izaten dira. Ekoizleei, okertu baino lehenago, esku hartzea komeni zaigu.

Mugimendu berria da. Jende gazteak bultzatuta, horrek dakarren gauza on eta txar guztiekin. Erregulatu gabea, eta legezko ekoizle gitxi, txiki eta oso banatuak dituena, koordinazio arazoak ditugularik.

Hau idazten dudan egunean, neu dakidala, Euskal Herriko ekoizle bakarrak honakoak gara:

   Araban: Baias eta VG

   Nafarroan: Naparbier

   Gipuzkoan: Pagoa eta Olañeta

   Iparralden: Etxeko Bob’s Beer, Akerbeltz, Belharra (¿), Oldarki (fabrika Pau’n dago).

   Bizkaia: Etxeandia

Erronka propioak (ez bakarrak) ditugu:

  1. Legea Espainian, ez dago ekoizle txikien neurrira eginda. Legezko ekoizle izateko, fabrika handiei eskatzen zaien baldintza berberak bete behar dira. Europako beste herrialdean (Frantzian kasu) ekoizle txikiek lege propioak dituzte, legeak produkzio txikiak babesten ditu. Administrazioarekin badogu lana pendiente…
  2. Garagardo ekoizketara hurbiltzen den jende gaztea dakarren esperientzi falta, idealizazioa eta atzerriko modeloen eredua, erronka gogorrak planteatuko dizkigu ekoizleei hemendik laburrera.
  3. Komertzializazioa. Gero eta konbentsituagoa nago, ekoizleek akabuko bezeroarekin (kontsumitzailearekin) zuzenean lan egiteko hordagoa egin behar dogula. Horretarako onena elkar batzea da. Gure artean eta baita beste produktu mota batzuen ekoizleekin ere bai. Lan handiz Euro batean merkaturatzen dogun botila, denda eta tabernetan 2,5 €-3€’tan ikustea min handia emoten dau.

Ohar berezia egin behar dut, aurreko 2.n puntuaren inguruan.

Bi fenomeno arduratuta gauzkate:

 a)      Garagardogile klandestinoak: garagardoa etxean egin eta komunikazio bide    berriak erabiliz kasu batzuetan, kultur eta kirol taldeak beste batzuetan, talde mugatu batean produktua banatzen dituztenak.

b)      Birsaltzaile/errebenta: Fabrikarik izan ez eta beste fabrika bateri erosten diote garagardoa euren etiketa jarriz. Kasu gehienetan bertoko produktu bezala aurkezten dute, hemendik kanpo ekoizten den arren. Hauei “Nomada” bezala ezagutzen zaie garagardogintzan eta “Revendedor” beste sektore guztietan.

c)      Aurreko bi kasuen nahasketa arriskutsua: Errebendedore hauek, kasu gehienetan ere, legez kanpoko ekoizleak dira. Era nahasian euren etxean eginiko produktuak beste fabrika bati erositakoarekin merkaturatzen dute.

Ekimen bi hauek sektorea eta kontsumitzailea nahastu egiten dute. Kasu batzuetan produktua kalitatez eskaz merkaturatzen direlako, inbertsiorik ez eta beraz arriskurik ez dutelako. Beste kasu batzuetan produktua garesti merkaturatzen da errebendedorea ere irabazia nahi duelako.

Kaltetuak zeintzuk diren argi ikusten da:

Produktua (“Garagardo artesanala”) kaltetua suertatzen da: garesti itxura, kalitate eskasekoa, gezurrez betetako produktu mota.

Legezko ekoizlea: Legea bete ahal izateko lan, inbertsio eta zerga handiak ordaindu behar izan dituena, produktuaren irudia kaltetua ikusten du, konpetentzia desleiala. Merkatua nahastuta.

Kontsumitzailea: Bertoko produktu bezala saltzen zaio, kanpokoa dana. Ziurtasun sanitariorik gabeko produktua kontsumitzen du, bere osasunaren kalterako.

Gizartea: Euren lan, inbertsio eta zergen ordainketarekin, gizartea aberasten dituzten ekoizleak desagertzea gizartearen kalterako da.

Sektore agro-alimentarioaren beste esparru batzuetan aspalditik borrokatu da halako praktiken aurka (gaztagintza, eztigintza, sagardaua, …), elkarte, nekazal-sindikatu eta administrazioaren elkar-lanarekin. Urte askotan, gai hauen inguruan, egin den lan eskergari esker ekoizpen asko salbatu eta berriak sortzea lortu da.

Ekoizleak lana daukagu egiteko, lehen urratsa elkar hartu eta Euskal Herri mailan elkartea eratzea da.”

Mila esker zure hitzengatik Jon!!!

13 erantzun “EKOIZLEEN TXOKOA: “Garagardo artesanalaren boom-a” (Jon Etxeandia)” bidalketan

  1. Totalmente de acuerdo Jon, somos elaboradores como vosotros, recién llegados a este mundo y con mucho que aprender . El artículo pone el dedo en varios aspectos claves como la clandestinidad, falta de registros sanitarios, meros distribuidores,etc…
    Por complementar tu artículo además hay un factor impositivo o fiscal, los fabricantes primero mediante nuestros impuestos de IBI, basuras, agua aportamos riqueza y fondos a nuestra localidad,ciudad, pueblo donde estamos enclavados a diferencia de los clandestinos faltos de registros sanitarios o meros distribuidores que no elaboran la cerveza y la compran de otras provincias….. Además la cerveza recauda dos tipos de impuestos: los impuestos especiales del alcohol (IIEE) y el IVA. Nuestras diputaciones recaudando a los productores de aquí esos impuestos aportan fondos y riqueza a dicha provincia, que posteriormente irán destinados a nosotros mismos de una u otra manera.
    En cambio , bien a los clandestinos porque no los afloran o bien a los distribuidores carentes de registro sanitario que compran a fabricantes de otras provincias, esos IIEE y el IVA son recaudados por las autoridades provinciales de donde residen las fábricas elaboradoras y se quedan allí para su uso y disfrute. Por tanto, tomemos conciencia de varios aspectos, uno quien elabora y quien sólo distribuye una cerveza elaborada por otra fábrica, es importante para no llevar a engaño al consumidor (Registro Embotellador o Registro Sanitario). Los impuestos recaudados de IIEE e IVA de cada litro comercializado es recaudado por el elaborador y su provincia, y lo destinarán a generar riqueza, empleo,etc en su provincia no en la del distribuidor. Te puede gustar o preferir una u otra cerveza, pero es conveniente saber quien es el padre o madre de cada cerveza y si tienen Registró Sanitario en vigor para evitar males mayores. Bueno, estamos para lo que estimes oportuno, un abrazo Jon 🙂

    • Atzo Zerga Berezien likidazioa izan genuen, bai zuok eta bai geu bere. Ez da hala? Egia esan diruz ez da horrenbezterako, baña bi egun pasa ditut zenbakiak egiten eta guztia kuadratzen. Eskerrak ogasunekoek ere, oraingoz behintzat, enrrollatzen diren. Zuok baña, destilatuak egiten dituzuelarik etxekoak bezala izando dozuez Ogasunekoak.
      Horain hiruilabetearen BEZ eta IRPFa kuadratu behar, beste egun pare bat alperrik galduta!
      Pasadan astean Industrias Alimentarias’ekoen inspekziñoa izan neban. Trazabilitatea, badakizu! eskerrak gai hau egunean daramadala. Etiketaduan zuzenketa batzuk agindu eustien. Galdera bat: Nork kontrolatzen ditu Errebendedore-en trazabilitatea edo etiketadua? Inspekziñoak dauzkate? Benetako duda da (no estoy siendo sarcástico).
      Aste honetan “Inspección de Trabajo”koak ibili dira poligonoan. Alboan dagoen okindegian baten bat ez dabil oso zuzen, eta bide batez beste guztioi bisitatu gaituzte. Alegratzen nau administrazioari gasolina aurrezten ikustea.
      APPC edo “Puntos Criticos” (sanidadekoa) da gehien kostatzen zaidana.
      Ea noiz gaudez, elkarrik gure penak kontazeko…

  2. Kaixo danoi.

    Aurrenik puntu bat argitu nahiko nuke beste iritzi pertsonaletan sakonago sartu aurretik. Lista honetan ZerB garagardoa falta da, Euskal Herrian ekoiztuta bait dago. Bai, egia da, ez dute fabrika propiorik baina E.H-n egina da. Bakoitzak dauzkan baliabideekin jotzen du aurrera. Punto honen barnean ere Pagoa soberan dagoela esan beharko. Ez da bertan ekoizten eta honek bai (garagardogile gazteek ez bezala) E.H-n egina dela dio. Gazteei kaña ematen eta hauei ez? Zergatik?

    Beno ba aurrera jarraituko dut…
    Bi ekoizle mota desberdindu beharko genituzke. Ilegalki saltzen dutenak eta kontrolatutako produktua saltzen dutenak. Aurrenak argi dago defentsa zaila dutela. Beraiek jakingo dute zertan dabiltzan. Baina beti egin den zerbait da . Betidanik saldu dira baratzako produktuak, baserriko arraultzak edo etiketarik gabeko sagardoa…
    Beste aldetik E.H-n ekoiztu ez diren garagardoak daude. Hauek legalki bete beharreko baimen guztiak dauzkate eta nere iritziz kalitatezkoak dira. Hemen punto bat argi geratu behar da. Bertan ekoiztutakoak direla diote?? Bai, ba gaizki egina, ados. Ez, ba orduan ez dago arazorik. Ez dago gezurrik. Euskaldun batek ekoiztua,EH-n saldua baina kanpoan egina, listo. Etiketa euskaraz edukitzeak (bertan saltzen diren produktu guztiek beharko lukete, edo legez horrela izan beharko luke) ez du esan nahi bertan egina dela dioenik.
    Beste gauzatxo bat. Espero dut erabiltzen dituzuen lehengai guztiak bertan erosiak izango direla?! Bestela hortaz ere sakonki hitz egiteko aukera ikusten dut.
    Bukatzen joango naiz.
    Bakoitzak eskura dituen baliabideak erabiltzen ditu. Denek ez dute herentzian familiaren enpresa eta fabrika jaso.
    Dauzkazuen arazoak ez dira blogean aipatutakoak, beste batzuk baizik.
    Egiten dituzuen garagardo asko ez dute beharrezkoa den kalitatea. Eta horrek bai , kalte handia egiten dio artisau garagardogintzari. Marketing okerra eta ezer berririk eskeintzen ez duzuen enpresak zarete( nere iritziz noski). Egun gutzitako ikastaro batek ez du inor garagardogile bilakatzen.
    Beste aldetik Jon, zuzenean saltzekoarena diozu. Ez da ideia txarra, komentatu zure garagardoa saltzen duten denda eta taberna bakanei ea zer iruditzen zaien.
    Zergei buruz, oso ondo iruditzen zait diozutena. Egi puta bait da. Espero dut dena BEZ-arekin salduko dezutela, ez??
    Orain bai bukatzeko.
    Ni abertzalea izanik zail ikusten dut EH-ko ( iparraldea eta nafarroa barne) erakunderik sortuko dezutenik. Baten bat ( euskarazko bolg batean erdaraz erantzun duenari adibidez) ez dut uste gustatuko zaionik. Baita bada etiketa euskaraz jarri nahi ez duena kanpoan saltzeko “arazorik” ez izateko.
    Besterik gabe pilak ipini, zuen lana hobetu eta utz ezaue jendia bere bidea egin dezan.

    Aio

    Ander Etxeberria

    • Eskerrik asko Ander eztabaidan parte hartu eta zure ikuspuntua emateagatik! Gehitu duzun informazio berria ere ongi-etorria da!! Galdera bat… Pagoa non ekoizten den ba al dakizu?

      Ondo izan!!!

    • Kaixo Ander, eta eskerrik asko zure ikuspuntua eskeintzeagaitik. Balio dezala zerbaiterako internet ostia hau! Posten nau ere zenbait puntuetan ados egotea, beraz hoiek ez ditut aipatuko, ez luzatzearren.
      Egia da ZerB listan ez dagoela. Baina nire anaiak ere garagardoa egiten du fabrikan eta ez dut listan jarri. Argitu behar dizut ez nagoela praktikaren aurka, baina bertoko ekoizketa babestu beharra ikusten dut, ekoizketa hori gure herriaren aberaztasunerako delako (kulturala batipat, ez bakarrik baña). Fabrika txiki hauek eredua hedatu, jendea hesitu eta denborarekin hobetu, ugaldu eta handitu daitezkelako, multinazionalen kalterako. Ona deritsot kontsumitzailea eta ekoizlea ahalik eta gertuen egotea. Nire ustez hori da etorkizuna.
      Ez dut Pagoa defendatuko. Egin dezatela eurek. Baina produktoreak dira.
      Askotan etortzen zait jendea hemen garagardoa egin nahian. Neu badakit, eurek etxean egiten dutela, beraz nola jakin neure izenean salduko duten eurek egindakoa? Behin ate hori zabalik dutela, nola itxi? Ez daukat batere arazorik eurei laguntzeko; askotan egin dut, eta egiten jarraituko dut. Hona etortzen dira galderak egitera edo lehengaiak erostera, baina ezin egongo nitzake lasai, duda hori izanda, zeren beti ere erantzulea ni nitzake.
      Elikadura Subirautza lantzen dugularik, malta intermaltan (Nafarroan) eroste dugu, %95’ean. Andosillan (Nafarroan ere) malta tostadero bat deskubritu dut (galletentzako) eta esperimentuak egiten gabiltza; itxura hona du. Lupulua landatzen dogu Urdulizen, eta inguruan landatzea bultzatzen eta laguntzen dugu. Dana dala Elikadura Subirautza bide bat da, apurka-apurka egin beharrekoa.
      Errebendedoreen gaia, oso landua dago aspalditik artisautzaren beste esparru guztietan. Lan handia egina daukate, ekoizle elkarteek, nekazal sindikatuek, administrazio publikoek. Legezko izanik, alde gaude produktore gehienok, hor egon behar dutela. Baina gauza bakoitzari bere izena jarri behar zaio. Gaizki dago gezurretan ibiltzea. Guztion kaltetan da. Gehien jarri dugunon kaltetan batipat.
      Ekoizleek produktu hobeagoak egin behar ditugula; horretan gaude, eta lortzen gabiltzes! Bidea dogu dana dala.
      Bezeroari ahalik eta merken heltzea, hori da nire itua! (beste batzuk orain konturatu dira!).
      Gure irudia landu behar dogula, errebendedoreengandik bereisten ere.
      Ez dogu ezer berririk asmatuko: beste herrialde batzuetan (Porterhouse Irlandan) batu egin behar izan dira zuzenean bezeroari heltzeko eta handiei aurre egiteko. Ez dot beste aukerarik ikusten.
      Agur Ander. Gustatu zait zurekin ideia hauek alderatzea, eta ea noiz dekogun aukera pote bat hartzeko!

  3. Argi dago Oiartzunen ez dutela egiten. Herrikoek diotenez han ez dago mugimendurik. Bisitan joan nahi izan duten guztiei ezetz esan diete,. Zergatik?
    Europako iparraldean egiten dutelako. Herrialde konkretua ere esan ahalko nuke baina beste baterako ; )
    Aio

    • Dakidan apurra:
      Fabrika esistitzen da eta RGS’a egunean du. Etorri zan azken inspektorea han ere egona zalako (berak esanda).
      Nire hornitzailetako batek esana, malta erosten dio (Wayermann-Bamberg). Baina gitxi (dana dala, neu gitxiago erosten diot, fijo!, zeren ia guztia Nafarroan erosten dot).
      Eta besterik ez dakit.

  4. Eta EKI garagardoa falta da. Ez da iparraldekoa? Bestalde, La Riza, El Farro, Laugar eta Belauntza jada ez dira existitzen?

  5. Arratsalde on guztioi;

    Aipatuak izan garenez, ZerB garagardoaren izenean hitz egin beharrean aurkitu dugu geure burua (eskerrik asko, Ander, zure hitzek zinez potu gaituzte).

    Bi gauza besterik ez; lehengo, ekoizpenare kontuaz. Ezin diogu Jon Etxeandia berari nahikoa eskertu bere garagardotegian jasan genuen harreraz eta garagardoaren inguruan erakutsi zizkigunaz. Arazo edo ditugun estrukturek ez ziguten elkarlanean jarraitzen utzi. Elkarrizketa horren ondoren jo genuen VG-rengana, eta berton ekoizten dugu gaur egun, errezeta eta gainontzekoak 100% guk garatuak direlarik, VG-ren jakite ona elkartuz. Egunen baten, gure lantegi propioa izateko ametsak, hala ere, hor darrai

    Bigarrenik; gustiz ados Euskal garagardogile/komerzializatzaileen batasunaz. Ez gara gu, hilebeteko biziaz, pausoa emango dutenak, baina gogoz txalotuko genuke. Eskertuko nuke, hala ere, sortutako elkarrizketa positiboa eta garatzailea izatea, abiapuntu antzerakoa lortzea euskaldunek aukera eta ezagutza hobea izan dezaten garagardoaren inguruan. Gu beti egongo gara horre alde.

    Besterik gabe, agur bat, eta zorte on danoi.

    Unai Bordes

    • Kaixo Unai!

      Hemendik laburrera produktore guztiok elkarrekin, gure salbenta puntu propioetan, industria handiek eskeintzen diguten aukera eskasari kontsumitzaileari alternatiba bat aurkezten ikusten dut nik. Eta ZerB hor ere egotea gustatuko litzaidake niri.
      Ekoizleek batu beharko gara bai edo bai. Eta beste ezparrutan gertatu den bezala ordena piskat jarri beharko dogu Euskal Herriko garagardo artesanalaren munduan…

  6. Kaixo.

    Pozten nau garagardoaz eta euskaraz hitzegiten duen webgune honetan danok topatu izanaz.
    Aurrenik argi utzi nahi nuke ni kontsumitzaile arrunt bat naizela. Artisau garagardoa gogoko dut eta euskalduna bada hobe. Urte asko dira iparraldean bizi naizela baina lagun asko mantentzen ditut hegoaldean.
    Beno ba gauza konkretutara…
    Pagoaz ez dut ezer berririk esango. Danok bait dakigu ez dala bertan ekoizten. La Riza eta El Farro ez ditut ezagutzen ,beraz ez dut beraitaz hitzegingo. Laugarrekoak nik dakidanez fabrika bukatzear daude. Eta EKI… garai batean beraik ekoizten zuten garagaroda, baina gaur egun garagardotegi industrialei soberan duten garagardoa erosten diete.

    Zuek jakindo dezue zertan zabiltzaten, baina nire iritziz zuen aurkariak garagardoa komertzialak eta kontsumitzailearen ezjakintansuna dira.
    Zerga kontutan ez naiz sartuko, horretaz oso gutxi bait dakit. Asko pozten nau ,Jon, bertan edo inguruan ekoiztutako lehengaiak erabiltzen dituzula jakiteak. Behar bada etorkizunean danok EH-n landatutako garagar eta lupuluak erabiltzeko aukera izango duzue, benetan poztuko nindukeen.
    Bukatzeko esan beharko nuke ez dudala gezurretan dabilen garagardogilerik ezagutzen. Behar bada etsai bezala ikusten dituzuenez esaten ez dutena entzun nahi izan duzue. Horrela ez bada esan nork , non ete noiz esan duen horrelakorik.
    Nire iritziz danontzako lekua badago eta danon artean kontsumitzaile garenontzako primerako garagardoak egiteko aukerea daukazue.

    gabon

  7. barkatu…. Jon.
    Zure anaiaren garagardoa gustora pobratuko nuke ete nire ustez lista horren barnean egon beharko luke.

Iruzkinak itxiak daude.