” Zurrutada bakar bat nahikoa izan daiteke garagardo bat ona den jakiteko baina beti hobe izaten da erabat zihur egotea”
Txekiar esaera zahar bat
” Zurrutada bakar bat nahikoa izan daiteke garagardo bat ona den jakiteko baina beti hobe izaten da erabat zihur egotea”
Txekiar esaera zahar bat
Joan den ostegunean LBA-ko (Londresko garagardo ekoizleen erakundea) kide batzuekin hilabetero (ohiko bilera “formalaz” gain) egiten den poteoa izan genuen. Plan honen ideia Londresko taberna edo brewpub interesgarriak ezagutzea eta bertan saltzen diren garagardoen inguruko “eztabaidak” edukitzea da, LBAko kideok elkar hobeto ezagutzeko aukera bat ere izanik noski.
Oraingo honetan Angelok lan egiten duen Brewharf “brewpub”-ean zen hitzordua, arratsaldeko 18.30etan. Londresko London Bridge tren geltokitik 5 minututara dagoen taberna, jatetxe eta mikrogaragardotegia da. Angelok 2 garagardo mota desberdin (azaleko hartziduraz ekoizturikoak) eskaintzen ditu bertan, aldatzen doazenak, eta hauetaz gain Meantime garagardo enpresaren garagardo fijoak dituzte. Baina beno, Brewharf “brewpub”-ari buruz beste batean hitz egingo dut sakonago. Inor baina lehenago iritsi nintzen, eta ondoren etorri zirenak Angelo bera eta Moncada Brewery-ko bi lagunak izan ziren, elkarrekin ekoiztu
zuten (Moncada eta Brewharf) Red Ale garagardo bat egun bertan eta eguna luze egin eta zerbait jatetik zetozen. Behin guztiak agurtu eta Angelok garagardo batzuk hartzera gonbidatu gintuen “atzekaldera” behin berak garagardoa ekoizteko erabiltzen duen makinaria erakutsi ondoren.
Windsor and Eton, Fullers, The Kernel, Crate, Hackney, Rocky Head eta Brüpond garagardo enpresetako ordezkari edo garagardo ekoizleak agertu ziren besteak beste.
Rocky Head-eko bikotearekin aritu nintzen luze hizketan, duela gutxi ireki berria den garagardo enpresa txiki baina oso interesgarri bat. Joan den astean eta oraingoan nire hozkailuan ditudan garagardoetako baten ekoizleak dira hain zuzen ere. Egindako lanagatik zoriondu nituen! % 6,5 alkohol duen Pale Ale oso dotore bat baitute.
The Kernel enpresakoek orain 7 langile direla komentatu zidaten, bertan lan egiten hasi berria denetako bat bertan zelarik.
Brewharfen denboratxo luze bat egon ondoren, ondoan dagoen garagardo taberna batetara joan ginen, The Rake, hurrengo batean ere blogean bere sarreratxo bat merezi duena. Garagardo eskaintza oso handia dute, paretak garagardo ekoizle desberdinen mezuez beterik dituzte, eta beno, garagardo bat hartu baino lehen prezioa galdetzea komeni da, sustorik ez hartzeko. Kañeroan zuten garagardo (Gordon Xmas Ale) batek 9,5 libra/pintako (11-12 euro inguru 0,62 litroko gutxi gora behera) balio zituen, %8,8 ko alkohol kopurua zuen baina beno… edalontzi bat lurrera erortzeko harriskua beti hor dagoela kontutan hartuz…
Ezkerreko argazkian duzue Gordon garagardoa. Beno, konturatu gabe eta asko kontatu gabe luze egin dela gaurko sarrera konturatu naiz, hortaz gaurkoz hemen utziko dugu. Taberna honetan 3 bat garagardo desberdin (Mikkeller Lager, Brüpond Porter eta London Fields-en Marynky IPA) edan ondoren etxeruntz abiatu nintzen zintzo-zintzo.
Joan den astean Londres hegoaldeko artisau azoka batean egon nintzen eta deigarri suertatu zitzaidan postu bat ikusi nuen, Nigel jaunarena, beste beirazko produktuez gain erabilitako garagardo botilen erlojuak baitzituen salgai.
Bera da saltzaile eta ekoizlea. Hogei urte inguru daramatza beirarekin lanean, baina duela 9 urte hasi omen zen “Beira beroa”-rekin lanean.
Gauza berriak probatzea gustatzen zaionez, garagardo botila batekin ea zer gertatzen zen ikusi nahi zuen. Emaitza ez zen txarra izan eta teknika hobetzen joan zen.
Horrela deskribatzen du garagardo botila erloju batean bilakatzeko jarraitzen duen prozesua: “Etiketa kentzen da lehendabizi, botila gutxinaka eta etapa desberdinetan berotu, kolapsatu arte, ondoren oso poliki hozten da beiraren “estresa” kentzeko. Behin hotza dagoenean, 24 ordu geroago gutxi-gora behera, erloju-orratzak jarri ahal izateko zuloa egiten da. Bukatzeko etiketa berriz jartzen da. Tenperaturak nire sekretua dira!!”
Etiketa puskatu gabe kentzea omen da gauza zailena.
Mundu osoko herrialde desberdinetara bidaltzen ditu erloju hauek Nigel-ek, Ghanara adibidez 48 bidali zituen behin bertako garagardo enpresa batetara. Australian bizi zen Austriako gazte bati ere Austriako garagardo enpresa baten botila bat erloju eginda bidali zion anaiak, Australian garagardo hori ez zegoen eta faltan botatzen zuen eta.
Nigel-en lana gustuko baduzue eta noizbait zerbait erosi nahi izan ezkero, bere web orriaren bitartez (prezioak ikusi daitezke hemen) edo bere posta elektronikora mezu bat bidaliz jar zaitezkete harremanetan: nigel@dernley.co.uk
Adibide bezala, 330 ml-ko erloju botila batek 12,5 libra (15 euro gutxi gora behera) balio ditu, 3,5 libra (4 euro gutxi gora behera) gehiago izanik Ingalaterratik etxera bidaltzea.