Kaixo guztioi!
Gabonetan izaten ditugun jai egunak direla eta, denbora gehiago izaten dugu inguruko herri edo hiriren bat bisitatzeko. Blogeko gomendioa Garagardo Ahotsan aurkeztu ditugun garagardotegi batzuek jarri dituzten garagardo berriak dastatzea da.
Iruñako Manneken Beer, Irungo Boulevard Garagardotegia eta Donostiako Never-Stop tabernek hurrengo garagardo berriak eskaintzen dituzte egun hauetan:
Manneken Beer (Iruña, Nafarroa)
Kañeroan: Bi kañero aldakor, astero garagardo berezi desberdinak!
Botilan: Brewdog, De Molen, Mikkeller, Nomada, Naparbier, Evil Twin, Struise… Eta gabonetan zehar ere 25 gabonetako garagardo inguru sartu dituzte kartan.
Boulevard Garagardotegia (Irun, Gipuzkoa):
Kañeroan: – Budejovicky – Augustijn Blonde – St. Bernardus Christmas
Botilan: Porterhouse Celebration Stout, St. Peters Winter Ale, Samuel Adams Winter Lager eta Hommelbier Fresh Harvest edizio berezia.
Never-stop (Donostia, Gizpukoa):
Kañeroan: – The Kernel Pale Ale – kuhnken American IPA – zz+ amber ale Naparbier -janis Porter Naparbier – 5am Saint Brewdog – Molotov IPA Evil Twin
Botilan: Hurrengo enpresen garagardoak; Toccalmatto (Italia), The Kernel (Ingalaterra), Epic (Zelanda Berria) eta mikkellerren berri batzuk (Hop Bomb Chanllenge APA, Beer Geek Breakfast Stout, Noma Novel Strong Belga, Orange Yuzu Porter, Hoppy Lovin Xmas).
Aukera ederra duzue eh! Atsalde ona pasa!!