BERRIAK: “Herrira”k antolatutako garagardo festa Beasainen (Urriak 18-21)

Goierriko Herrira taldeak garagardo festa antolatu du astebukaera honetarako Beasainen (Urriak 18,19,20 eta 21). Guztira 30 garagardo izango dira eta ohitura den bezala, bazkaltzeko edo afaltzeko aukera izango da. Lortzen den dirua sakabanaketak eta espetxe politikak eragindako gastuak arintzeko erabiliko da.

Ordutegia: 18:00 – 01:00

Kokalekua: Udaletxe azpiko portxeetan (Beasain)

Eskainiko diren garagardoak (3,5 euro bakoitzak eta 1,5 euro pitxarrak):

– Guiness ( Stout ,Irlanda)                 – Murphy´s (Stout, Irlanda)

– Paulaner Original (Münchner Hell, Alemania)   –  Paulaner Heffe (Garizkoa, Alemania)

–  Leffe Blond (Abadiakoa, Belgika )    – Leffe Bruin ( Abadiakoa, Belgika)

– Leffe Trippel (Abadiakoa, Belgika)    – Hoegarden (Belgikako garizkoa)

– Reserva especial 1906 (Estrella Gacilia)   – Einsiedler Landbier (Landbier ,Alemania)

– Einsiedler Weissbier (Garizkoa, Alemania)  – Budejovicky (Pilsen, Txek.Errepubl.)

– Budejovicky (Beltza, Txek.Errepubl.)   – Pilsner Urquell (Pilsen, Txek. Errepubl.)

– La Trappe (Dubbel Trapista, Holanda)   – La Trappe Tripel (Tripel trapista, Holanda)

– Löwenbrau ( Pilsen, Alemania)              – Spaten München (Premium Lager, Alemania)

– Hasseröder (Premium Pilsner, Alemania)   – John Martin´s Pale Ale (Pale Ale, Belgika)

– Kwak (Anbar estiloa, Belgika)               – Bravante Oro (Abadia blond estiloa, Espainia)

– Trippel Karmeliet (Strong Pale Ale, Belgika)      – Weihenstephaner Heffe (Garizkoa)

– Weihenstephaner Dunkel (Garizko iluna, Alemania)  – Weihenstephaner (Festbier,)

– Krombacher Pils eta garizkoa (Alemania)      – Buckler SIN (Alkoholik gabekoa)

Nik John Martin´s Pale Ale, Kwak, Trippel Karmeliet, Weihenstephaner Dunkel eta Bravante oro (oraindik ez dut dastatu eta) garagardoak edango ditudala uste dut, agian Murphy´s-a ere probatuz.

Kwak garagardoa bere edalontzi bereziak egin du oso famatu. % 8,4 alkohol bol. duen belgikako azaleko hartziduraz ekoizturiko Anbar estiloko garagardoa. Karamelu eta malta usainak nabariak dira.

Tripel Karmeliet azaleko hartziduraz ekoizturiko “Strong Pale Ale” bat da (% 8,4 alkohol bol.). Izena, azukre iturri bezala erabiltzen diren 3 zerealei (garagarra, garia eta oloa) eta jasandako hartzidurei zor zaie. Zitriko, malta gozo eta banilla usainak bereizi daitezke.

Weihenstephaner Dunkel % 5,3 alkohol bol. duen garizko garagardo ilunago bat da. Estilo honetan munich maltaren erabilerak eragin handia du garagardoan, banilla eta platanoa ere nabariak direlarik.

Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu. Krombacher bat lehendabizi, Weihenstephaner Dunkel bat ondoren, eta bukatzeko Kwak bat edanez adibidez.

Alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gomendatzen da. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak kontutan hartzea ere aholkatzen dizuegu.

Eskainiko den janaria:

– Ukondoa (12 euro)      – “Brava”-k (2,5 euro)

– Saltxitxak (5 euro)        – Postrea (3 euro)

Menua hartu ezkero (Ukondoa, saltxitxak, bravak, 2 postre eta 2 garagardo) 25 euro.

Hona hemen festa aurkezteko egin duten bideoa:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=88Kg0BG-JEU#![/youtube]

Mila esker Hirune pasatako informazioagatik!

GARALOTZA

Garalotza beratze prozesuan  azukre, proteina etab. disolbatzea lortu eta iragazpen prozesuaren ondoren azpiproduktu bezala lortzen den malta azal eta zati solidoek osatzen duten.

Iragazpen kupeletik garalotza ateratzen

Hau da, iragazpenean alde batetik muztioa lortuko da (likidoa) eta garalotza (solidoa) bestetik. Nahiz eta garalotza garagardo ekoizpenean azpiproduktu bat izan,  nekazaritzarako eta beste sektore batzuetarako erabilgarri suertatzen da, horrela, garagardo ekoizpenerako erabilgarri ez den azpiproduktu bati beste erabilera jasangarri bat emanez.

                         Garalotza

Hurrengo astean ikusiko dugu garagardo enpresa desberdinek garalotzari bigarren erabilera bat emateko harturiko neurriak.

HISTORIA: XVII. mendea…

Urte hauetan garagardoak ospe handia izaten jarraitzen zuen eta agian hori dela eta jarri zen dekretuz 1642. urtean elizara garagardo pitxar batekin joateko debekua (ordurarte asko horrela joaten omen ziren).

Garizuma garairako Europa aldean Märzenbier garagardo mota ekoizten zen.

Bitxia da baita monasterioetan garai honetan elizak barau eta zigor desberdinak ezartzen zituela baina elikagai solidoez bakarrik hitz egiten zutenez, garagardoa edateko aukera zegoen sufrimendu hori errazago jasateko.

GARAGARDOA OTORDUETAN: Norberak garagardo-janari konbinazio egokiak aurkitzeko aholku orokorrak

Iada idatzi dugu behin baina gehiagotan makina bat janari-garagardo aholkuren inguruan orain arte, baita bideoren bat ikusi ere, ba gaurkoan, norberak bere kabuz garagardoa eta janari desberdinen arteko konbinazioekin jolasten hasteko kontutan hartu ditzakezuen aholku orokor batzuek dituzue hemen:

1.- Bi garagardo mota desberdin aukeratu plater bakoitzeko, horrela kontrakotasun eta antzekotasun propietateak zein eragin duten ikusteko aukera izango duzue alde batetik, eta zein garagardo estilo doakion hobe plater horri ere ikusteko aukera izango duzue.

2.- Intentsitateak batu. Zapore intentsitate handiko platerak garagardo “potenteagoekin” (alkohol kopurua, garratztasuna, txigortasun ezaugarriak, malta profila etab. bezalako ezaugarriak begiratuz garagardoaren intentsitate kasuan) ongi konbinatu daitezke, zapore gutxiko platerak garagardo “suabeagoekin” bezala.

3.- Konbinazioaren helburu bezala, garagardoa bakarrik edatea edo janaria bakarrik jatea baino esperientzia hobea lortzea dela pentsatu.

4.- Janari edo garagardo gozo batek beste garagardo edo janari baten gozotasuna pixka bat neutralizatuko du.

5.- Azidotasunak azidotasuna gustuko du. Hau da, Lambic bezalako garagardo azido bat janari azidoekin oso ondo moldatuko da.

6.- Azidotasunak gantza eta gatzak ahoan utzitako sentsazioa “garbitzen” du eta gantzak eta gatzak azidotasunarena.

7.- Kontrakotasun, antzekotasun eta garbitzeko gaitasuna kontutan hartu, adibidez:

Maltaren kasuan: Malta txigortu zaporeak janarien gozotasuna gutxitzen du adibidez.

Lupuluaren kasuan: Lupuluen garratztasunak janari edo maltaren gozotasunarekin kontrastatzen du, lupulu batzuekin lortu daitezkeen “belar/zitriko/loredun” usainek plater batzuen usain berberekin antzekotasunaz konbinatzen dutelarik.

Garagardoaren karbonatazioak ahoan gera daitekeen gantza “garbitzen” laguntzen du kozkada eta kozkada artean.

Baina garrantzitsuena zuen baitan dago, konbinazio desberdinekin jolasteko eta gozatzeko duzuen gogoaren baitan!