Hemen aurkezten den marrazkia garagardo eta malta ekoizleen intsignia da. Garagardoa egiteko lehengai batzuk (garagarra eta lupulu landarea) eta makinaria zein lan tresnak ageri dira (Beratze kupela, malteroen endaia, beratze goilara…).
Ondoren ikusi dezakezuen marrazkia Galesko garagardo fabrika txiki batean garagardo maisu bezala lanean dabilen Alemaniako neska batena da. Manga marrazkiak egitea afizio du neska honek. Bitxia iruditu zitzaidan garagardo ekoizleen insigniaren bertsio hau eta blogean partekatzea erabaki dut. Argazkian ez da nabari baina dimentsio desberdinetako marrazki bat da. Ideia nondik etorri zitzaion galdetzean hau erantzun zidan berak:
“Komiki bat marrazteko asmoa nuen neska honekin, baina zoritxarrez ideia ez zen errealitate bilakatu. Nire lana inspirazio iturri harturik, neska marrazten hasi nintzen, baina ez zitzaidanez atzekaldea gustatzen, neska moztea erabaki nuen, eta hasieratik hastea. Hortaz berriz hasi nintzen garagarra, lupulua etab. marrazten. Atzekaldea beltza nahi nuela konturatu nintzen, horregatik dena berriz moztea erabaki nuen kartulina beltz batean itsasteko. Sakontasun pixka bat irabazi zezan kapa desberdinak jarri nituen. Marrazkia azken finean niretzako ariketa txiki bat izan zen”