BERRIAK: Antxoberfest 2012 garagardo festa

Pasai Antxon garagardo festa bat antolatu dute Maiatzak 18-19 egunetarako, egingo duten lehenengoa da eta jarri dioten izena asko gustatzen zaidala esan beharra daukat, Antxoberfest 2012. Kartela ere oso txukuna egin dute, beherago ikusi daitekeen bezala. Musika, dantza, janaria, eta nola ez, garagardo mota desberdin eta interesgarriak egongo dira. Lortzen den dirua Pasai Antxoko festak antolatzeko erabiliko da.

Ordutegia: Ostirala 18:00 – 02:00

Larunbata: 12:00 – 02:00

Kokalekua:  Gure Zumardia, plazan (Pasai Antxo)

Eskainiko diren garagardoak:

– Blanche de Brabant ( Garizkoa ,Belgika)         – Gordon 0,0  (Alkoholik gabekoa ,Belgika)

– Gordon Finest Red (Strong Lager, Belgika )     – Kwak ( Anbar, Belgika)

– Tripel Karmeliet   ( Strong Pale Ale, Belgika)     –  Krombacher Pils (Pilsner)

– Lieffmans                                                            – Plain porter (Porter, Irlanda)

–  St. Bernardus Pater 6 (Brown Ale, Belgika)

– Weihenstephaner Dunkel  (Garizkoa, Alemania)  – Martin’s Pale Ale (Pale Ale, Belgika)

Blanche de Brabant azaleko hartziduraz ekoizturiko %5 alkohol bol. duen belgikar estiloko garizko garagardo bat da, zilandroa eta laranja azalak gehitzen zaizkiona.

Gordon Finest Red oineko hartziduraz ekoizturiko % 8,5 alkohol bol. duen “Strong Lager” bat da, gozo-garratz puntu bat du eta alkohola oso nabaria da.

Kwak garagardoa bere edalontzi bereziak egin du oso famatu. % 8,4 alkohol bol. duen belgikako azaleko hartziduraz ekoizturiko Anbar estiloko garagardoa. Karamelu eta malta usainak nabariak dira.

Tripel Karmeliet azaleko hartziduraz ekoizturiko “Strong Pale Ale” bat da (% 8,4 alkohol bol.). Izena, azukre iturri bezala erabiltzen diren 3 zerealei (garagarra, garia eta oloa) eta jasandako hartzidurei zor zaie. Zitriko, malta gozo eta banilla usainak bereizi daitezke.

St. Bernardus Pater 6 % 6,7 alkohol bol. duen Brown Ale bat da. Karamelu, malta gozo eta hur usainak ditu.

Weihenstephaner Dunkel % 5,3 alkohol bol. duen garizko garagardo ilunago bat da. Estilo honetan munich maltaren erabilerak eragin handia du garagardoan, banilla eta platanoa ere nabariak direlarik.

Porterhouse plain porter Irlandan ekoizturiko % 5 alkoholdun Porter bat da. Txokolate, kafe eta malta txigortuaren usaina nabari daitezke.

Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu. Krombacher bat lehendabizi, Wehienstephaner Dunkel bat ondoren, eta bukatzeko Kwak bat edanez adibidez.

Alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gomendatzen da. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak kontutan hartzea ere aholkatzen dizuegu.

Eskainiko den janaria:

– Ukondoa, txukrut eta patatekin

– Saltxitxak, txukrut eta patatekin

Ostiralean txaranga, kantu jirakoak, alkartasuna dantza taldea eta DJ-ak egongo dira eta Larunbatean txaranga eta bi musika talde (Ghetto Boys eta konfirmatzeko dagoen beste bat).