SCHNEIDER WEISSE (Meine Blonde Weisse)

Gaur gehiago ezagutuko dugun garagardoa Alemaniatik dator eta blog honetako garagardo zozketan lortu daitekeen gargardoetako bat da.
Schneider Weisse garagardo fabrika garizko garagardo mota desberdinak ekoiztean dago espezializatua (9 garagardo desberdin). Garagardo hau ekoizteko erabiltzen den ura, harri jurasikoen gainean mugitzen den ura da.

Schneider Weisse – Tap 1- Meine Blonde Weisse

Jatorria: Kelheim, Alemania.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 12,5 ºP  

Malta: Gari eta garagar malta desberdinak.

Lupulua:  Garratztasun gutxi duen garagardoa.

Kolorea: Laranja argi-horixka.

Alkohol edukia: % 5,2 bolumenean.

Iragazi ez den garagardo bat da, apar asko eta iraunkorra duena. Platano usaina oso nabaria da, eta gari usain pixka bat ere bereizi daiteke. Ahoan gozotasuna nabari daiteke eta garratztasun suabeko bukaera du.

HISTORIA (XIII): XIII. mendea

Mende honetan lupulua (Humulus lupulus) garagardoari garratztasuna emateko eta hau denbora luzeagoz gordetzeko erabiltzen den landare nabarmenena bezala finkatzen da.

Lupulu landareak

Hain zen handia honen garrantzia garai hartan, Winceslao I. erregeak heriotz zigorra eta guzti ezarri  zuela “Bohemiaren mugetatik kanpo landare hain preziatu hau saltzen duenarentzat”.

Aurreko atalean:

BERRIAK: Nitrogenoa duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu dute

Estatu Batuetako Coloradon kokatua dagoen “Left Hand Brewing Co.” enpresak nitrogenoa (Karbono dioxidoaz gain) duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu du. Denbora luze bat zeramaten garagardo hau kañeroetan eskaintzen baina oraindik lortu gabe ziren hau botilan egitea. Denbora asko proiektuan lanean ibili ondoren, emaitza bezeroen eskuetan jarriko dute hurrengo astean.

Guinness Stout marka ezagunak ere nitrogenoa erabili ohi du, CO2-arekin alderatuz apar kremotsuago bat sortzen duena, burbuila txikiagoak sortzen baititu.

Ameriketako artisau garagardo enpresa honek botilan atera berri duen garagardoak Milk Stout Nitro du izena, eta Guinness-ek duen Sweet Stout garagardoarekin gertatzen den bezala, laktosa disakaridoa (glukosa eta galaktosaz osaturiko “azukre” bat) darama bere errezetan, ahoan garagardo suabeagoa egiten duena.

Hurrengo bideoan, garagardo hau nola botatzen den erakusten digute “Left Hand Brewing Co.”-ko kideek:

Informazio iturria: Chicago Tribune

6 GARAGARDO ZOZKETATUKO DIRA!

Arratsaldeon, Facebook-eko orrian galdera bat egin da: “Zein garagardo mota da gehien gustatzen zaizuena?”

Galdera hau erantzun eta Facebook-eko Garagardo Ahotsa orrian “Gustoko dut” markatuta duten guztien artean zozketa bat egingo da, irabazleak 6 garagardo botila (mota desberdinetakoak) lortuko dituelarik.

Epea: Otsailaren 29-an emango da jakitera irabazlearen izena blogean.

Garagardoak: Irabazleak, 10 garagardo mota desberdinen artean gustokoen dituen 6 aukeratuko ditu.

Irabazleak garagardoak etxean jasoko ditu, betiere, Euskal Herriko herriren batean bizi bada (Australiara normala den bezala, ezin bidaliko baititugu garagardoak).