GUSTUA

Aurreko batean zaporea 3 zentzu desberdinen konbinazioaz sortutako sentsazioa dela komentatu genuen. Hauetako bat gustua da eta honen inguruan jardungo gara gaurkoan.

Dastamen-papilen bitartez sentitzen dugu gustua, hauek mingainean, aho sapaiean eta aho eta sudur atzekaldeko barrunbean kokatuta daudelarik.

Oinarrizko bost gustu daude:

– Gozoa      – Azidoa       – Gazia        – Garratza/Mikatza   – Umami*

Nahiz eta oinarrizko bost gustu bakarrik egon, usaina eta ahoko sentsazioari esker garagardo mota desberdinen nahiz beste elikagaien ezaugarri sentsorial konplexuak ere antzemateko gaitasuna dugu.

 

 

*Proteinen gustuarekin erlazionatua dago, glutamato monosodikoaren efektuarekin

"SELF-SERVICE" garagardo sistema

Dave Barronek, Britainia Handian dagoen taberna batetako jabeak, garagardoa zerbitzatzeko “Self-service” sistema bat jarri du. Bezeroek tiket bat erosten dute (gehienez 4 garagardo eskatzea baimentzen duena) makinan garagardoak eskuratu ahal izateko.

Garagardo edalontzi bakoitza normalean betetzen dutena baino gutxiago betetzen da, kontsumo ez arduratsu bat eman ez dadin. Azpimarratzekoa da baita, garagardoa modu honetan eskatzen duenak gutxiago ordaindu beharko duela.

Informazio iturria eta argazkia: BBC Brasil eta www.brejas.com

LUPULU MOTAK: Styrian Golding

Styrian Golding lupulua  Eslovenian ekoizten da gehienbat, baina Austriako zonalde batean ere aurki daiteke. Lupulu mota hau bere usain bereziagatik eta garratztasuna emateko duen ahalmenagatik da ezaguna.
Styrian Golding lupulu hosto eta konoa

Jatorria: Eslovenia.

Mota: Usaina emateko erabilia.

Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Ingalaterrako Ale garagardoetan,Pilsner,Belgikako Ale garagardoetan eta Lager- etan.

Ezaugarriak: Usain suabea, pixka bat pikantea.

Carlton Draught-en iragarki bat

Duela urte batzuk  Australiako “Carlton Draught” garagardo enpresak egindako iragarki batekin natorkizue. Bideoan ikusi daitekeen bezala, jende dexente behar izan zuten iragarkia egin ahal izateko.
Bideo hau telebistan jarri aurretik, bideo “viral” bezala hedatzeko estrategia bat erabili zuten, hau da, bideoa interneten jarri eta jendeak bideo interesgarri bezala lagun eta ezagunekin sare sozialetan elkarbanatzea itxaron zuten.