Joan den astean Londresen ospatu zen FreeFormFoodAwards 2014 sarietako gluten gabeko garagardo leihaketan epahimahai bezala parte hartzeko gonbidapena jaso genuen eta bertan izan ginen.
FreeForm Food Awards urtean behin Londresen ospatzen den gluten gabeko elikagaien sariak dira. Gluten gabeko elikagai edo produktu desberdinak kategoria desberdinetan parte hartzen dute. Sari hauen helburua sektore desberdinetako ekoizleak gluten gabeko kalitatezko produktuak ekoiztera bultzatzea da besteak beste.
Garagardoarena kategoria hauetako bat da eta bertakoari buruz jardungo gara labur-labur. Gluten gabeko garagardoen inguruan iada hitz egin dugu pixka bat blogean.
Aurtengo “FreeForm Beer Awards” sarietan Belgika, Txekiar Errepublika, Ingalaterra eta Espainiako gluten gabeko garagardoek parte hartu dute. Zortzi izan ginen epahimahai lanak egiten ibili ginenak, blogari, garagardo kontsumitzaile , twitterlari eta bi garagardo ekoizle.
Garagardo estilo desberdinek hartu zuten parte (Lager, Pilsner, Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo desberdinak etab.) , almidoi iturri bezala erabilitako lehengaiak ere oso desberdinak izanik garagardo batzuetatik bestera: Sorgoa bakarrik, edo sorgoa eta garagarra ez diren beste zereal batzuk erabiltzetik, glutena kendu dioten garagar maltak erabiltzerainoko dibertsitatea aurkitu genuen.
Estilo desberdineko garagardoak talde berberean epahitzea ez da garagardo lehiaketa batetan egin ohi dena eta ezta aukera hoberena, baina parte hartzaile kopurua zein izan zen eta lehiaketaren izaera kontutan hartuta, kasu honetan aukera bakarra zela ikusi zen.
Estilo desberdinak zein erabilitako lehengaiak desberdinak zirela jakinik, garagardo bakoitza epahitzean estiloa kontutan hartzeko eskatu ziguten. Horrela, itxura, usaina, zaporea eta estiloarekiko gertutasuna baloratzeko eskatu ziguten, ezaugarri guztie hauek bateratuz 1-10 –era arteko zenbaki bat emanez.
Lehiaketaren emaitzak ezagutzeko aukera eduki genuen epahimahikideok baina oraindik ezin dugu hau ezagutzera eman hurrengo Martxoan emango baitute ezagutzera Londresen ospatuko den FreeFormAwards 2014 galan.
Beraz, ordurarte itxaron beharko duzue lehiaketa honetako emaitzak jakiteko, baina aurreratu dezakedana zera da, bertan epahimahiak erabakitakoarekin erabat bat natorrela.
Ongi izan!