Donostian txokoak astintzen hasi den Gross garagardoa dugu izpide gaur blogean. BrewGross Company izena duen enpresa lehenengo urratsak ematen hasi da duela hilabete inguru Gross bezala ezagutzen den % 5 alkohol bolumenean duen anbar koloreko Amerikar Pale Ale estiloko garagardo bat kaleratuz. Andoni Galdos donostiarra da proiektu hau martxan jarri duena.
Garagardoaren errezeta berak garatu du Donostian duen “laborategi” txiki batetan froga desberdinak eginez. Pilsner eta melanoidin malta dira azukre iturri bezala erabili dituenak eta lupuluei dagokionez, Summit eta Cascade izan dira aukeratuak.
Proiektuari hasiera eman dion garagardo honetaz gain badira iada beste hiru Iruinean ekoiztu dituzten garagardoak: Gross Citra, Gross Blackbeard eta kolaborazioz Bidassoa Basque brewery-ren fabrikan ekoiztua izan den Hop hunters.
Donostian antolatu diren ekintza desberdinetan partu hartu du iada Gross-ek, eta beraien hitzetan, bertan edateko garagardo bat izatea da asmoa.
Localbier.com artisau garagardo bilatzalean ageri dira Gross-ek Donostian dituen salmenta puntuak.
Hau gaur goizen probau det toki berdinen. Earra! Bide batez, zorionak webakatiken!
Eskerrik asko zuri Imanol iruzkina idazteagatik!! Kasualitatea izan al da toki berdinen edan izana edo espreske pasa zea bertatik garagardo hau probatzea?? Ea laster zure iruzkin gehiago jasotzen ditteun!! Ondo izan!!