Alkoholik gabeko garagardoak edatea ez da nik gogoko dudan gauza bat, eta ez alkoholak sor ditzakeen efekturik aurki ez daitekeelako, zapore eta usain desberdineko produktuak direlako baizik. Gusto kontua da, eta niri ez zaizkit gustatzen. Beste batean azalduko ditut zein diren alkoholdun garagardoekiko desberdintasunak, gaur “Bajo contenido en alcohol”, “SIN” eta “0,0” garagardoak zergaitik izendatzen diren horrela ikusiko baitugu.
Espainiako R.D. 53/1995-ren arabera, “SIN” bezala identifikatzen den garagardo baten alkohol kopurua % 1 (bolumenean) baino txikiagoa izango da.
“Bajo contenido en alcohol” bezala izendatzen direnek, % 1-3 alkohol bolumen kopurua edukiko dute.
Eta “0,0” garagardoek % 0,1 baino gutxiagoko alkohol kopurua bolumenean izango dutela zihurtatzen dute.
Hortaz, kontuz ibili zaitezte batere alkoholik edan nahi ez duzuenok, haurdun dauden emakumeak bezala adibidez, “SIN” bezala izendatzen den % 0,8 alkohol kopuruko 500 ml garagardo edan ezkero, 3 gr alkohol barneratuko baitituzue, kaltegarri izan daitekeena.
Hona hemen garagardo enpresa desberdinek eskaintzen dituzten alkohol gutxiko garagardoak:
San Miguel 0,0: % 0,0 Estrella Galicia River 0,0: % 0,04
Mahou SIN: % 0,8. Free Damm: % 0,0
Buckler SIN: % 0,9
Gustuko al dituzue garagardo mota hauek? Hala bada, zein da gustukoen duzuena?
Bihar Garagardo Ahotsa-ren bigarren zozketan parte hartzeko aukera izango da, aurrekoan bezala, 6 garagardo mota desberdin irabazteko aukera izango duzuelarik. Aio! Arratsalde ona izan!