GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura

Garagardoaren ekoizpen prozesuan, behin muztioa hoztu dugunean, hartzidura izeneko prozesua hasten da.

Hartzidura, muztioan dauden azukre molekulak alkohol eta CO2-an bihurtzen dituen prozesu anaerobikoari esaten zaio. Legamia da hartzidura alkoholiko hau burutzen duen mikroorganismoa, beroa ere sortuz prozesu honetan.

Prozesu honetan, muztioaren azukre molekulez gain, muztioko sustantzia gehiagok hartzen dute parte, legamiak metabolizatu eta berriz garagardora beste konposatu mota batzu bezala kanporatuz (esterrak, aldeidoak, zetonak…), garagardoaren nortasunean zuzeneko eragina izanik.

Bi hartzidura mota nagusi bereizi ditzakegu: Azaleko hartzidura eta oineko hartzidura.

Lehenengoak 4 bat egun irauten ditu (betiere jatorrizko dentsitatearen arabera) eta tenperatura altuagoetan (15-25 ºC) bitartean ematen da (Saccharomyces cerevisiae legamia erabiltzen da).

Bigarrengoak 7 egun irauten ditu (5-15 ºC bitartean ematen delarik). Saccharomyces carlsbergensis.

Makinaria desberdina erabiltzeko aukera dago, depositu irekiak edo zilindrokonikoak, baino beste egun batean sakonduko dugu gehiago honetan.