GARAGARDOA

Garagardoa, garagar maltaz eginiko muztioaren hartzidura alkoholiko baten bitartez lorturiko edaria da. Hartzidura hau eman dadin, erabilitako legamia ekoizleak aukeratutakoa izango da. Muztioa, garagar maltaz gain, almidoia duen beste lehengai batzuk erabiliz egiteko aukera dago (Artoa, arroza…). Muztio honi lupulua gehitu eta egosketa bat jasango du.
Garagardo bat 1516ko Alemaniar legea jarraituz ekoiztua izan bada, erabil daitezkeen lehengaiak 4 bakarrik dira:
   – Edateko ura
   – Malta (Garagar edo gariarena)
   – Lupulua
   – Legamia (Muztioa hartzitzen duen mikroorganismoa)
Garagardo ekoizle askok, lege hau jarraitzen dute, inolako gehigarririk erabili gabe, era berean ez da ez arto ez arrozik erabiltzen. Badira azukrea ere erabiltzen duten enpresa txiki asko, garagardoak botilan hartzidura egiteko gehitzen dutena.
Garagardo enpresa batzuk, artoa eta arroza erabiltzen dute proportzio batean maltarekin batera, almidoi iturri bezala. Enpresaren filosofiaren arabera, hau produktuari berezitasun bat emateko, edo ekoizpena merkeagotzeko erabiltzen da. Gehigarriak ere gehitu ohi dira kasu askotan.
 Garagar malta                     Lupulua                    Legamia                      Hartzidura

 

Erantzun bat “GARAGARDOA” bidalketan

  1. Pingback: URA | Garagardo ahotsa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude