Gaur egun, nahiz eta ez gehiengoa izan, 1516. urteko alemaniar purutasun legea errespetatuz ekoizten diren garagardoak aurki ditzakegu. Lege honen arabera, garagardoa ekoizteko lau lehengai besterik ezin dira erabili (blog honetako logoan agertzen diren lehengaiak hain zuzen ere):
Baina, zer dela eta ezarri zen lege hau? XVI. mendean Alemaniako gargardogile eta okinak liskarka ibili ziren biek lehengai berbera erabiltzen baitzuten beraien ekoizpen prozesuetan: Garia.
Garai hartan zegoen gari ekoizpena nahikoa ez zenez, Babariako Herzog Wilhelm IV. erregeak garagardo ekoizleei garia erabiltzea debekatu zien, garagar malta izanik almidoi iturri bezala erabili zezaketen lehengai bakarra.
XIX. mende hasieran baimendu zen berriz Alemanian gari maltaren erabilera garagardoa ekoizteko.
Lege honen arabera ekoizten diren garagardo alemaniarrek honako esaldi hau daramate idatzita: “Gebraut nach dem deutschen Reinheitsgebot” (Alemaniar purutasun legearen arabera ekoiztua).
Pingback: GARAGARDOA | Garagardo ahotsa