GARAGARDO BELTZA (Schwarzbier)

Garagardo beltzez hitz egitean, gauzatxo bat argi uztea ezinbestekoa da. Gaur egun beltza bezala ezagutzen diren garagardo asko berez STOUT garagardoak dira. Stout garagardoak azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak dira, eta normalean garratztasun handikoak. Garagardo beltzak bezala ezagutzen direnak (Schwartzbier) ordea, oineko hartziduraz ekoizten dira, eta ez dute zertan hain garratzak izan behar. Gainera, garagardo beltz izena, Badköstritz (Alemania) herrian jarraitzen duten estiloaren arabera eginiko garagardoei jartzen zaie.

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,5 -11,8

Malta: Pilsen malta eta baita ilunagoak diren malta txigortuak.

Kolorea: 100 -150 EBC, beltza.

Alkohol edukia: % 4,8 – 5,5 inguruan dabiltza.

Garratztasuna: 22 -32 EBC tartean dabil.

Garagardo beltza

Ekoizpen prozesuan erabilitako maltak direla eta, zapore txigortu bat du garagardo mota honek.  Kafe, txokolate edota erregaliz usainak nabariak izaten dira.