Joan den astean garagardoen sailkapen orokor bat egin ondoren, garagardo talde mota bakoitzaren berezitasunetan sakontzen hasiko gara, gaurkoan, garizko garagardo alemaniarrei buruz hitz eginez.
Sailkapena: Gaurkoan, Garizko alemaniarrak |
Garagardo mota honetan, legami zepa bakarra erabiltzen da, berezko hartziduraz (Lambic, Gueze…) eta hartzidura laktikoz (Berliner Weisse) ekoizturiko garizko garagardoetaz bereiziz.
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.
Jatorrizko dentsitatea: >11 º Plato *
Malta: Gutxienez %50-ak gari malta izan behar du.
Kolorea: 8-14 EBC
25 – 60 EBC
Schneider Weisse |
Garagardo bat garizko bezala izendatzeko, azukre iturri bezala erabiltzen den lehengaien %50-ak garia izan behar du derrigorrez.
Belgikako garizko garagardoak eta alemaniakoak bereizten dituen gauza garrantzitsuena, lehenengoek malteatu ez den garia erabiltzen dutela da, eta bigarrengoek malteatutakoa erabiltzen dutela.
Hartzidura 20-24 ºC artean ematen da.
Garagardo honen usain bereizgarriak “clavo” eta “platano” usainak izan ohi dira. Garagardo mota hau normalean oso karbonatatua izaten da (6-10 gr/l CO2), oso errefreskagarria egiten duena.
º Plato: 100 gr-ko zenbat gr. extraktu dituen adierazten du.
Jatorrizko dentsitatea: Hartzidura hasieran muztioak duen dentsitatea adierazten du.