Irungo artisau garagardo azoka

Joan den Urriak 18an Irunen Artekaña-k antolatutako artisau garagardo azoka ospatu zen. Bertako ekoizle ugari gerturatu ziren eta Localbier-eko lagunek bertan ikusitakoa filmatu zuten.

Gure inguruan gero eta artisau garagardo jaialdi gehiago antolatzen ari dira, Gasteizko Irardier-en ospatu zena duela gutxi izan baita ere, eta hau benetan poztekoa da!

Gaurkoan Irungo artisau garagardo azokan egon ez zinetenok bertan bizitakoaren zatitxo bat ikusteko aukera izango duzue Localbier-en bideoari esker. Gazteleraz dago, baina gure inguruko ekoizle batzuen hitzak (Gross, Gar and Gar, Morlaco Beer) zuengana iristearren eta ekimen hauek zabaltzearren bideoa zuekin elkarbanatzea erabaki dugu.

Hor doa!

Imperial Stout garagardoa

Imperial Stout edo Russian Imperial Stout bezela baita ezagutzen den garagardo motak Londresen XVIII. mende bukaeran Anchor Brewery enpresak ekoizten zuen Porter potente batetan du jatorria (garai hartan oraindik ez zen Stout terminoa erabiltzen). XIX. mendean Baltikora garagardo mota hau bidaltzeko diseinatua izan zela pentsatzen da eta garai hartan Errusian Katalina enperatriz eta bere gorteak oso gogoko zuten garagardo hau.

Garagardo honek denetik eta asko du: malta usain fuertea, lupulu usainak ere asko nabarmentzen dira, zitriko, lore eta belar usainak nabarmenduz, garratztasun edo mikatztasuna ere altua du, eta alkohola % 7-12 bitartekoa.

 Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: 19 – 24 ºP

Malta: Garagar malta desberdinak erabiltzen dira, pale malta, crystal, malta bereziak, txigortutako garagarra (malteatu gabea) etab…

Kolorea: 80 EBC baina gehiago.

Alkohol edukia: % 7 – 12 bolumenean.

Lupulua: 50-80 IBU inguruko garraztasuna. Garratztasuna emateko lupuluez gain, “Dry Hopping”-a ere egiten da, lupulua heltze ontzian gehituz eta lupuluaren usain bereizgarriak emanez. Ingeles zein amerikar jatorriko lupuluak erabili daitezke.

Esan bezala, ezaugarri asko eta denak intentsitate handikoak. Garagardo sendoa da, gorputz handikoa, eta usain nahasketa konplexua: malta txigortua, lupuluaren zitriko, belar eta fruta usainak, hartziduran sorturiko ester-ei zor zaien fruitu usaina… bukaera lehorra edo gozoa izan daiteke. Estilo honen barruan garagardo interesgarri eta desberdinen mundu bat dago.

Malta ketua

Malta ketua Bamberg hirian ekoiztu izan da aspalditik bertan egiten da eta  Rauchbier/garagardo ketua estiloaren bereizgarritasuna ematen dio.

Malta mota hau ekoizteko moduak duen berezitasuna zera da, garagar malta lehortu edo txigortzeko garaian aire beroa erabili ordez, pago egurra erretzean sortzen den kea erabiltzen da. Modu honetara, malta honek zein garagardo estilo honek duen zapore eta usain “ketu” hori lortzen da.

Kolorea: 4 -8 EBC tarteko kolorea.

Erabilera: Garagardo ketuak egiteko ezinbestekoa da horrelako malta erabiltzea, baina garagardo estilo hauetaz gain, porter, amerikar Pale Ale etab. bezelako garagardoetan ere erabiltzen da batzutan (% txikian) ketu ikutu atsegin bat lortzeko ( smoked beer). % Txikian erabilitako garagardo komertzial baten adibide dugu Beavertown ingelesen Smog Rocket (Smoked Porter oso atsegina!).

Ehunekoa: Malta kargaren % 100-a erabili daiteke garagardo ketuak egiteko, eta % txikia erabili ohi da beste estilo batzuetan esan bezala.

Ezaugarriak: Malta mota hau erabiltzeak usain zein zapore ketuak ematen dizkio garagardoari.

 

Euskadiko I. artisau garagardoaren nazioarteko azoka

Bihar ospatuko da Irunen Artekaña-k antolatu duen  Euskadiko I. artisau garagardoaren nazioarteko azoka non 20 artisau garagardo enpresa inguruk hartuko dute parte.

Data eta ordua:  Urriak 18 – Eguerdiko 12.00 gaueko 02.00-ak arte.

Tokia: Ficoba,  Iparralde etorbidea 43, Irun (Gipuzkoa)

Euskadiko I. artisau garagardoaren nazioarteko azokan garagardoa baina gauza gehiago egongo da. Ekintza desberdinak antolatu dira: Binilozko disken azoka, musika zuzenean, gastronomia, garagardo dastaketak, ludoteka bat, etxean garagardoa egiten ikasteko tailer bat (lupulu.com -eko lagunek emango dute) eta Localbier artisau garagardo bilatzailearen proiektuaren aurkezpen txiki bat ere egongo da arratsaldean.

Euskadiko artisau garagardoaren nazioarteko azokan egongo diren postuak: