BITXIKERIAK: Argi kolpea

Garagardoa toki ilun batetan gorde behar dela entzungo zenuten agian noizbait. Ba al dakizue zergatik? Garagardo botila bat eguzki argi edo argi artifizial baten aurrean eduki ezkero, “argi kolpea” bezala ezagutzen den  usain desatsegin bat sor daiteke, mofeta usain bezala deskribatzen dena.

Garagardo botila batek “argi kolpea” jasan badu, hau ireki eta sudurretik metro erdira edukiz nabari daiteke usaina. Hasieran da nabarien usain hau, behin sudurrak denbora luzez usaindu ezkero, “ohitu” egiten baita.

Zein den usain hau sortzearen jatorria? Garagardoan dagoen lupulu jatorriko molekula baten hausketan du jatorria. Uhin luzera konkretu bat duen argi izpiak dira lupuluaren molekula hau puskatu eta 3-metil-2buteno-1tiol molekula sortzen duena, mofeta usaina sortzen duen molekula.

Botila berde zein gardenak dira prozesu hau pairatzeko erreztasun handien dutenak, botila marroiek garagardoa gehiago babesten dutelarik.

London Brewers Alliance-n astearteko bilera…

Asteartean eduki genuen Londresko garagardo ekoizleok hilabetean behin gutxi gora behera izaten dugun bilera. Mundua oso txikia dela esaten dugu askotan eta horixe bizi izan nuen nik astearte honetan bileraren hasieran.

Moncada garagardotegiko Julio argentinarrarekin hitz egiten nengoela, hantxe ikusi nuen Ben gugagana zuzentzen, duela 6 bat urte Koloniako (Alemania) mikro garagardotegi batean nire lehenengo praktikak egiteko aukera eman zidan garagardogilea hain zuzen ere!

Urteak ziren bere berririk ez nuela, eta duela 2 hilabete inguru iritsi dela Londresera kontatu zidan, hemengo garagardo enpresa batetan lan egitera.

Lehenengo “sorpresa” honen ondoren, bilera  nahiko ongi joan zen. 30 bat pertsona bildu ginen eta LBA-k jaialdi txiki bat antolatuko duela erabaki adostu zen, gure artean antolatutako ekitaldi ez oso handi bat, eta hemendik urtebetera handiagoa den garagardo jaialdi batetan pentsatzen hasi gaitezkeela ere komentatu zen.

 Hiru garagardo enpresa handienetariko ordezkariek ere beraien laborategiak erabiltzeko aukera luzatu ziguten LBA-ko beste kideoi.

London Fields Brewery garagardotegian izan zen bilera, nahi adina garagardo edateko aukera izan genuen eta nik Galaxy IPA, Marynkya IPA, Delta IPA, Love not war eta Porter bat probatu nituen.

Oso ondo afaldu genuela ere esan beharra dago. Bilera ostean bertan geratu ginen gutako batzuk garagardoaren inguruko kontuez berriketan.

Hurrengo bilera, Abenduak 4an izango dugu, Camden Town Brewery garagardotegian.

Boulevard garagardotegia (Irun, Gipuzkoa)

Azkenik egin diet bisitatxo bat  Boulevard garagardotegia tabernako Mikel eta Aito-ri Irunen duten garagardo “tenplu”-txoari. Kalitatezko gauzak gustuko dituenen tokia da, ez baitituzte garagardo interesgarriak bakarrik eskaintzen, janariari ere garrantzia ematen die eta artisau gazta paregabeak dastatzeko aukera ematen dute.

Kokalekua: Anzaran enparantza 11 (Irun, Gipuzkoa)

IMG_2740IMG_2741

Kañeroan dituzten garagardoak:

– Budêjovicky Pilsner

– Budêjovicky Beltza

– Aldakorra (Ni egon nintzenean Magic Rock-en High wire Pale Ale)

Botilan

Aukera oso zabala dute:

– Garagardo trapistak (Chimay, Westmalle, Rochefort…)

– Garizkoak

– Belgikako garagardo desberdinak (Tripel Karmeliet, Kwak, Cuvee des Trolls…)

– Atzerriko artisau garagardo enpresa desberdinen garagardo ugari (Flying Dog, Brewdog, De molen, The Kernel etab.), IPA, porter, Imperial coffee Stout… bezalako estiloak aurki ditzakegularik garagardo enpresa hauen eskaintza zabalean.

IMG_2739

Beraien blogean tabernako ekintza zein informazioen berri ematen duten.

AKORDE ZAPOREA: Ez dira zutaz fidatzen – Leihotikan

Iruñako Leihotikan taldea dugu berriz ere atal honetan, oraingoan ordea beste abesti batekin noski, baina honetan ere garagardoa aipatzen dute.

Taldea: Leihotikan

Diska: Munduaren leihoa         Abestia: Ez dira zutaz fidatzen

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=dMIhi5DjS3I[/youtube] 

Hortxe zaude zure tristura husten

garagardo baso betez

esan behar zenuen baina estraktoreak

zure autoestima irentsi du

Abesti honetan garagardoak hartzen duen papera ez da berez hain erakargarria baina beno, abestiak egoera konkretu horretaz hitz egiten du, eta halaxe jartzen dugu hemen.