EMAKUMEAK GARAGARDOA EKOIZTEN: Angela Würges

Venus Project garagardo ekoizpen munduan lanean dabilen emakume talde batek osatzen duela ikusi genuen aurreko batean. Gaur proiektu honetan parte hartzen duen Angela Würges-i eginiko elkarrizketa bat dugu esku artean.angela

 Izena: Angela                       Herrialdea: Alemania

Ikasketak: Maisu garagardogile, Munich-ko Unibertsitate Teknikoa

Lan esperientzia: Munich, EEBB, Suitza, Suedia, Londres eta Reading-en (Ingalaterra) egin du lan maisu garagardogile bezala.

Zein da gustukoen duzun garagardo mota?

Pilsen.

Ekoiztu duzun garagardo gogokoena?

– Golden Ale, Allsvensk 7.0 , Märzen, Gabonetako Bock-a, Srping Bock eta Franconian County garagardoak.

Atzerriko enpresa edo garagardo gustukoena?

– Poloniako garagardoak, ez eskatu mesedez hauen izenak errepikatzea…

Zergatik nahi izan zenuen Maisu Garagardogile bezala lan egitea?

– Ikasketak ikaragarrizko anitztasuna du: Zientzia mota desberdinak, nekazaritzatik hasita, laborategi, fisika, biokimika… Enpresetako ekonomia eta guzti!

Zer da jendeari garagardoa ekoizten lan egiten duzula esan diozunean entzun duzun gauza harraroena?

– “Oh, ez duzu Maisu Garagardogile baten itxura!” (Nolako itxura eduki beharko nukeela suposatzen da ba?)

Zer da garagardo enpresa txiki batean (mikrogaragardotegia) lan egiteaz gehien gustuko duzuna?

– Nire kasa lan egin dezaket, denbora edo ordutegi eztabaidarik eduki gabe inorekin. Bezeroengandik gertu egotea eta zuzeneko “feedback”-a edukitzea  ere abantaila bezala ikusten dut.

Ez zara ezta enpresarentzat langile zenbaki bat gehiago, pertsonalagoa da.

Eta iada bukatzeko, lanetik gutxien gustuko duzuna?

– Errepikatzen den lan aspergarria.

Hau da dena Angela Würges-en inguruan, beste Venus Project-eko beste emakume baten txanda izango da.

Asteburu ona izan!!

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: Bukaerako dentsitatea (BD)

Bukaerako dentsitatea (BD) garagardoak hartzidura prozesua bukatu duenean duen dentsitatea da. Hartzidura hasieran garagardoak dentsitate bat du (JD), “azukre” kopuru jakin baten berri ematen diguna, eta hartziduraren bitartez alkohol eta CO2-an bihurtuko dena (beste azpiproduktu batzuek sortzeaz aparte).

Horrela, hartzidura aurrera doan ahala, azukre kopurua txikitzen eta alkohol kopurua handitzen joango da. Hartzidura bukatzean legamiak alkohol bihurtu ez dituen azukre molekulak geratzen dira oraindik garagardoan, bukaerako dentsitatearen bitartez neurtu daitekeena.

Garagardo mota desberdinek bukaerako dentsitate desberdina dute. Erabilitako lehengaiek, beratze prozesuan erabilitako tenperatura-denbora eskema mota, hartziduran izandako baldintzak, legami mota eta honen egoera etab. bezalako faktoreek eragin zuzena dute BD-an.

BD altuago batek azukre kopuru handiago bat geratu dela hartzi gabe esan nahi du, BD txikiago batek alderantzizko informazioa ematen digularik.

LUPULU MOTAK: Spalter

Alemaniako Spalt eskualdean ekoizten den lupulu bat da. Lupulu nobleetako bat da eta ez dago oso zabaldua.

Zonalde honetan uzta “errendimenduak” ez dira beti nahi bezain onak izaten, baina gaixotasun desberdinen aurkako erresistentzi handi erakusten du lupulu mota honek.

Jatorria: Spalt (Alemania)

Mota: Usaina ematekoa lupulua

Erabilera/Kalitatea: Gehienbat oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo alemaniar batzuetan erabilia (Pilsner, Bock, Lager batzuk…) baina Kölsch eta Alt bezalako garagardoetan ere erabili ohi da.

Ezaugarriak: Usain suabe eta atsegina du, espezia ukitu pixka batekin.

Ideiak saltzen: Limoia lepoan eta ibili munduan

Ideia edo produktu baten inguruko kontzeptu bat saltzen da gaur egun askotan marketing herramintak erabiliz. Erosleak produktua nola ikusten duen edo hau kontsumitzearen inguruko “pelikula” sinistaraztea nahikoa da produktua zerbait desberdina balitz bezala kontsumitzeko.

San Miguel-ek Ingalaterran eta beste herrialde batzuetan  salgai duen (oraintxe izan dut honen berri nik behintzat) botila gardeneko garagardoaren (San Miguel Fresca) kasua da adibide garbi bat. Aste honetan ikusi dut Londresko supermerkatu batetan, eta duela hilabete batzuk kaleratu zen. Dirudienez harrakasta handia izan du ingalaterran. % 4,4 alkohol kopurua du eta limoi bat botila lepoan jarrita edatea gomendatzen dute, “Coronita” garagardoa bezala.

Botila gardenak, aurreko batean ikusi genuen bezala, ez dira egokienak garagardoarentzat, argi kolpea jasan baitezakete, usain desatsegin bat sortuz. “Coronita”-k limoia jartzea zerbait exotikoa balitz bezala zabaldu zuen, eta oso ongi barneratu zen ideia kontsumitzaileengan. Horrela, limoiaren usaina oso ongi doakio jasan dezakeen argi kolpearen eragin negatiboa nolabait ezkutatzeko.

Espainia eguraldi oneko, herrialde latino eta festa-zale bezala ezagutzen den estatu bat da atzerrian, agian nolabait ideia horrekin bat egiten duen produktu “berri” bat da San Miguel-ek merkatua gehiago zabaltzeko asmotan eta asko konplikatu gabe kaleratu duen hau. Betiko San Miguel-ak baina alkohol gutxiago du baina horretaz gain nahiko antzekoa dela esan daiteke.

 Botila gardena, limoia lepoan eta ibili munduan.