BEERTSOTAN! Garikoitz Ibarluzea

Atal berri bat estreinatzen dugu gaur Garikoitz Ibarluzearen eskutik. Londresen botatako “Beertsotan!” atalaren aurkezpen bertsoa da:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=lKFdeMdfeHw[/youtube]

Bertsolaritza gustuko al duzu? Garagardoa izpide duten bertsoak egin ditzakezue blog honetako “Beertsotan” atalerako. Bideoak, idatzizko bertsoak etab. biltzea da asmoa. Atal honetan parte hartzeko ideiarik eduki ezkero, edo nola parte hartu jakin nahi izan ezkero hurrengo helbidera mezu bat bidali:

garagardoahotsa@gmx.com

Egun ona izan!

Mila esker Iñigo eta Gari!!

 

EDALONTZIAK: Amerikar IPA-k edateko diseinatu berri den edalontzia

Amerikar IPA garagardo lupulatuak gustuko dituen edonor poztuko duen berri bat dakarkigu gaur.

EEBB-tako Sierra Nevada eta Dogfish Head Craft Brewery artisau garagardo enpresek amerikar IPA garagardoak dituzten ezaugarriak bere onenean gozatzeko edalontzi berri bat diseinatu dute Spiegelau enpresarekin batera.

IPA edateko diseinaturiko edalontzia

Amerikar IPA-k edateko pentsatua dagoen edalontzi honek ezaugarri hauek ditu:

– Pareta fina tenperatura egokia denbora luzeagoan mantentzeko.

– Lupuluen usainen intentsitatea handitzeko forma kurbatua du, goiko aldea estuagoa delarik.

– Uhin formak dituen behekaldea du, garagardoa botatzean eta edatean aireatu ahal izateko.

– Sudurra sartzeko moduko zabalera duen goiko aldea.

– Laser bidez eginiko logo bat du edalontzi oinaren barruko aldean (nukleazioa sortuz) karbonatazio aktiboa mantentzeko eta aparrak denbora luzeago iraun dezan.

Hona hemen Ken Grossman (Sierra Nevada), Sam Calgione (Dogfish) eta Spiegelau enpresako kideak edalontzi hau diseinatzearen inguruan hitz egiten (ingeleraz da).

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=w0sglokhBYM[/youtube]

BERRIAK: Garagardo eta gazta dastaketa Irunen (Data: Martxoak 9)

Cafetería Boulevar-eko Mikel Lluciak eta El Rincón del queso-ko Ana Pradok garagardoaren eta gaztaren bat egitea gauzatu nahi dute.

Eguna: Larunbata, martxoak 9
Lekua: TXOKOGORRI / Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa (Irun, Gipuzkoa)
Tokia: 25 lagun
Izena emateko azken eguna: martxoak 2
Izena ematea: Kabigorriko barran fitxa bat egongo da izena eman nahi duenarentzat
Prezioa: 17 euro bazkideek / 20 euro bazkide ez direnek

Mikelek garagardoari buruzko informazio orokorra azalduko du, edango diren garagardoen inguruan sakonduz: hauen osagaiak, alkohol-edukia, zerbitzatzeko tenperatura, garagardo-motaren definizioa (lager edo ale) eta garagardo-estiloa (stout, abadia, red ale, bock, etab.).

Anak gazta bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditu, berarekin gazta bat garagardo mota batekin parekatzearen nondik-norakoak baloratuko dituzte dastaketara hurbiltzen direnek, haren kualitatearen eta ahoan duen egituraren arabera.

gaztagaragardodastaketa

Honako garagardo eta gazta hauek dastatuko dira:

Maisels Weisse, Emmental gaztarekin
Lervig Lucky Jack, Comté gaztarekin
De Molen Hamer & Sikkel, Morbier gaztarekin
Westmalle Dubbel, Ossau Irati gaztarekin
Struise Pannepot 2011, Stilton gaztarekin

BITXIKERIAK: Garagardoa eskatzeko modu azkarrena!

“U” bat!

Hori da zihurrenik garagardo bat eskatzeko aukera laburrena. Alemaniarrak azkarrak direla dudatan jartzen duen edonori oker dagoela frogatzeko balio du adibide honek.

Ez da ez tontakeria, barra aurrean garagardo bat edateko irrikitan bazaude itxaroten zauden denbora murrizteko baliogarri den edozer da garrantzitsua! Kasu honetan, garagardoa eskatzeko letra bakar bat (U) eta behar dituzun garagardo zenbaki kopurua besterik ez da esan behar.

Ba esan bezala, garagardoa eskatzeko modu honek Alemaniako Bamber (Babaria eskualdea) hirian dagoen Mahrs enpresaren “Ungespundetes” garagardoaren litro erdi bat erosi ahal izateko bakarrik balio du.

Gure tabernetan antzeko zerbait edukitzea ez litzateke ba hain zaila izango… Tabernan salgai dagoen garagardo bakoitzari letra bat jarri eta kitto!

“Bi B, hiru Z, eta H bat mesedez!”