BITXIKERIAK: Iron Maiden garagardoa

Iron Maiden musika taldeak Trooper izeneko garagardoa kaleratu du Ingalaterrako Robinsons Brewery enpresarekin batera.

Ez da lehenengo aldia musika talde batek bere izenean eginiko garagardo bat “ekoizten” duena. Honen adibide, Sepultura, AC/DC eta Motorhead ditugu.

Argazkian klikatu Bruce (Iron Maiden)  “Robinsons Brewery” garagardo enpresan Trooper garagardoaren inguruan hitz egiten ikusteko.

Iron-Maiden

 % 4,7 alkohol bolumenean duen Ingalaterrako premium ale estiloko garagardo bat da Bruce eta beste taldeko kideek “cask” (ingalaterrako kupelak) eta botiletan merkaturatuko dutena.

 
Cask: Ingalaterran Real Ale ("benetako" azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak) 
garagardoak bonbeatuz (inolako CO2 edo N2 bezalako gasik erabili gabe) zerbitzatzen 
diren kupel berezia.

BERRIAK: Afari-garagardo dastaketa Martxoak 21ean Irunen

Boulevard-garagardotegiak afari-garagardo dastaketa bat antolatu du Iruñako Naparbier garagardoekin. Afarian Nafarroako kalitatezko produktuak erabiliz eginiko plater desberdinak eskainiko dira.

Data: Martxoak 21, Osteguna

Kokalekua: Tabernan bertan

Prezioa: 30 euro

Dastatuko diren garagardoak:

– Undead (Imperial IPA)                          – Janis Porter (Porter)

– Sai Saison (Saison )                            –  The Beast 666 (Barleywine)

 naparbier

Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

cafeteriaboulevard@gmail.com         Tfnoa: 943 536918

LUPULU MOTAK: Simcoe

Simcoe lupulua 2000. urtean merkaturatu zen Washington-en kokatua dagoen Yakima Chief Ranch enpresak garatu ondoren. Ez dira ezagutzen lupulu barietate hau sortzeko erabili diren lupuluak zein diren.

Errendimendu oso onak dituen landarea da. Mikkeller Simcoe Single Hop, Brewdog Punk IPA, Jai Alai IPA, The Kernel Simcoe IPA, The Kernel Pale Ale Chinook Simcoe etab. dira lupulu hau duten garagardoen adibide.

 simcoe

Jatorria: Washington (EEBB)

Mota: Usaina emateko eta baita mikatztasuna (garratztasuna) emateko erabili ohi da (% 12-14ko alfa azido kopurua baitu).

Erabilera/Kalitatea: Azaleko hartziduraz (Ale garagardoak) ekoizturiko garagardoetan erabilia, Amerikar PA eta IPA estiloak izanik ohikoenak baina Indian Red Ale, Barleywine, Amber Ale etab. bezalako garagardoetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak: Lupulu hau gehituta lortzen den mikatztasuna garbia da beste lupulu batzuekin alderatuta eta lupulu usaintsu bezala erabiltzen bada belar, pinu eta zitriko usainak lortu daitezke.