AGENDA: Apirila

Apirileko bigarren hamabostaldia ekintza ugariz betea dago eta hemen duzue laburpentxo bat:

APIRILAK 20 (11:00etan) : ETXEKO GARARAGARDO EGILEEN I. BILKURA  

                                        Non: Goieskola, Larrezabaleta 4 (Oiartzun)

                                        Egitaraua:

· 11:00tan= Aurkezpena eta hitzaldia garagardoa egiten dugun bitartean.
· 12:30tan= Tailerra: Lupuluen infusio dastaketa (ekarri zurea!).
· 13:30tan= BAZKARIYEEAH; Beganoa edota haragijalea.
· 16:30tan= Etxean egindako garagardoen aurkezpena eta dastaketa (Tira, hau egun osoan zehar izango da…)
· 17:30tan= TAILLERA-HITZALDIA: Garagardoa dastatzeko gomendioak
 
                                Konfirmatzeko epea: Apirilak 18 (Email: goikodastaketa@gmail.com)
 
 
APIRILAK 22 eta 23: IRUNGO ATSEGINA-REN 91. URTEURRENA
 
“Irungo Atsegina” eta “Boulevard garagardotegiak” garagardoaren inguruko 2 eguneko jardunaldia antolatu dute
 
                      Apirilak 22 (20:00etan): Garagardo dastaketaren hastapena (Erik Coene) jateko pintxoez lagundua.
                     Apirilak 23 (20:00etan) : “Craft breweries” bezala izendatu duten garagardo-janari dastaketa berezia Irun+Gastronomia taldeak prestaturiko pintxoekin.
 
                    Prezioa: 20 euro egun bakoitzeko edo 35 euro bi egunetan joan nahi ezkero.
                    Izen ematea eta informazio gehiago: Boulevard Garagardotegia (Anzaran  Enparantza 11, Tlf: 943536918) edo  sociedad@irungoatsegina.org
 

 

APIRILAK 27 (13:00- 19:00): GARAGARDO UZTARTZE BAZKARIA

                                              Non:  Euskal Gastronomi Anaiartea

                                                        Elvira Zipitria z/g (Donostia) 

                                              Prezioa: 35 euro               

Euskal Gastronomia Anaiarteko Euskararen Taldeak, “Never Stop Beer” garagardotegi donostiarrarekin elkarlanean, estreinakoz eta soilik euskaraz gauzatuko den GARAGARDO UZTARTZE BAZKARIA antolatu du.

 

MALTA MOTAK: Munich malta

Munich bezala ezagutzen den maltak Pilsen maltak izan duen malteatze prozesu antzekoa jasaten du, desberdintasunak Munich maltaren lehortze denbora luzeagoetan (tenperatura pixka bat altuagoak izanik) eta txigorketa beroagoak (105 ºC inguruan Pilsen maltaren 80-95 ºC-arekin alderatuz) dira besteak beste.

munichmalta

 Honek Pilsen maltarekiko ezaugarri bereizgarriak ematen dizkio. Hauetako bat duen entzima kopuru txikiagoa da, txigorketa Tª altuagoetan ematen baita. Nahiz eta entzima gutxiago eduki, Munich maltak berak duen almidoia hidrolizatzeko gai da.

Kolorea: 12-30 EBC , malta enpresa batzuek 2 kolore desberdin eskaintzen dituzte (12-18 EBC) eta (20-30 EBC) bitartekoak.

Erabilera: Schwarzbier, Stout, Bock, Brown Ale, Amber etab. bezalako garagardo estiloekin erabilia, oineko zein azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo ilunetan ere orokorrean.

Ehunekoa: Malta kargaren % 100-a erabili daiteke.

Ezaugarriak: Malta usainak eta txigortu gustu pixka bat ematen du garagardoan, kantitatearen arabera kolore argi edo ilunago bat ere lortuz. Garagardo ilunetan gorputza eta usainak nabarmentzen laguntzen du.

BERRIAK: Never-Stop tabernaren I. urteurren festa (Apirilak 20)

Donostiako garagardo eskaintza interesgarriena duen Never-Stop tabernak urtebete beteko du eta festa berezia prestatu dute Apirilak 20rako (Larunbata).

Kokalekua: Errege katolikoen kalea 6, Donostia

Egitarau oso erakargarria prestatu dute egun honetarako arratsaldeko 17.30tan hasita:

– Alleycat “txirrindu-postari” lasterketa

Etxeandia artisau garagardo kupela egongo da barran (Jon garagardogilea hurbilduko da)

– Zozketa eta opariak izango dira

– DJ-ak (KX-Dj y PaulAbbey)

– Kañeroetako garagardoak merkeago

– Etab.

Gipuzkoan horrelako taberna bat edukitzea harri-bitxi bat da garagardo zale guztiontzat, egun honetan bertatik pasatzerik ez baduzu eta oraindik bertan egon ez bazara, tabernaren izena eta kokalekua apuntatu eta Donostian zauden hurrengo aldian bisitatxo bat egiteko aprobetxatu!! Txomin eta Gaizka prest egongo dira zuekin garagardoen inguruan euskaraz hitz egiteko!!

Atzerriko botilen etiketako informazioa ulertzen

Pasteurizaziorik jasan ez duten eta botilan emandako hartzidura bat izan duten garagardoak atzerrian identifikatzea batzutan ez da hain erraza, bertako hizkuntzetan idatzita egoten baita informazioa normalean.

Ingelesez bottle conditioned hitzak erabili ohi dira, botilan emandako bigarren hartzidura batez “egonkortu” dela esan nahi du.

Alemanieraz mit hefe (legamiarekin), Flaschengärung (botilan hartzitua)  edo natürtrub (berezko “sedimentuak”) hitzak erabili ohi dira.

Holandesez op gist eta met gist terminoek legamiarekin esan nahi dute.

Belgikako garagardoen kasuan frantsesez edo flandeseraz idazten dute: sur levure, sur lie eta op gist (legami sedimentuarekin esan nahi dute hirurek) eta refermentée en bouteille, fermentation en bouteille, hergist in de fles eta nagisting in de fles (botilan hartzidura jasanda)