BERRIAK: Etxeandia eta Baias

Euskal Herriko bi garagardotegiren inguruko berriak dakarzkigu gaur, Etxeandia eta Baias garagardotegienak:

Etxeandia Garardauak enpresako garagardogile den Jonek pare bat gauza partekatu ditu gurekin:

– Orain arte ekoizten duen Lauaxeta garagardoa (Dunkel) uda garaian Stout motako garagardo bat izatera pasako da, Dunkel estiloko Lauaxeta neguan bakarrik ekoiztuko duelarik.

–  Azkeneko aldiz ekoizturiko Pumpkin Ale garagardoak izan zuen harrera ona dela eta kalabaza garaia iristean berriz ekoizteko asmoa duela adierazi du.

Libe-ren (basaranak dituen garagardoa) errezeta pixka bat aldatu du, orain gari piskat bat du, gozoagoa da eta gorputz eta alkohol kopuru handiagoak ditu.

 

Baias arabarrei dagokienez, erregularki ekoizten dituzten lau garagardoez gain (anbar, beltza, gari eta eko) %7 alkohol bolumenean duen “ROBUST” Porter garagardoa eta hori koloreko “Baias 99” (kupelean bakarrik) garagardo berriak izango dituzte laster.

 “Baias 99”-garagardoaren izena garagardoa ekoizten duten baserriko jabearen omenez da.

Artisau garagardoak gora egiten jarraitzen du Estatu Batuetan

E.E.B.B-tako bizimodu eta politika askotan kritikatzen dugu baina garagardogintzan dagoen mugimenduari dagokionez oso interesgarria den herrialde bat dela onartu beharrean gaude.

2012. urtean artisau garagardo (1) enpresen salmentak E.E.B.B-etan saldu zen garagardo guztiaren %6-a baina gehiago suposatu zuen. Datu hauek artisau garagardoak gero eta presentzia handiagoa duela E.E.B.B-tan adierazten du, inoiz lortutako datu hoberenak izanik.

Lehenengo 50 garagardo enpresen artean 39 dira artisau garagardo enpresak. Beheko taulan “parentesi” artean duen letra bat edukitzeak marka desberdinak biltzen dituen garagardo talde bat dela esan nahi du:

2012. urtean E.E.B.B.-tan garagardo gehien (bolumenean) saldu dituzten 50 enpresak

Postua Garagardo enpresa
Hiria
1 Anheuser-Busch Inc. (a) St. Louis
2 MillerCoors (b) Chicago
3 Pabst Brewing Co. (c) Los Angeles
4 D. G. Yuengling and Son Inc. Pottsville
5 Boston Beer Co. (d) Boston
6 North American Breweries (e) Rochester
7 Sierra Nevada Brewing Co. Chico
8 New Belgium Brewing Co. Fort Collins
9 Craft Brew Alliance, Inc. (f) Portland
10 The Gambrinus Co. (g) San Antonio
11 Minhas Craft Brewery (h) Monroe
12 Deschutes Brewery Bend
13 Lagunitas Brewing Co. Petaluma
14 Bell’s Brewery, Inc. Galesburg
15 Matt Brewing Co. (i) Utica
16 Harpoon Brewery Boston
17 Stone Brewing Co. Escondido
18 Brooklyn Brewery Brooklyn
19 Boulevard Brewing Co. Kansas City
20 Dogfish Head Craft Brewery Milton
21 Abita Brewing Co. Abita Springs
22 World Brews/Winery Exchange (j) Novato
23 Shipyard Brewing Co. (k) Portland
24 Alaskan Brewing Co. Juneau
25 August Schell Brewing Co. (l) New Ulm
26 New Glarus Brewing Co. New Glarus
27 Long Trail Brewing Co. (m) Bridgewater Corners
28 Great Lakes Brewing Co. Cleveland
29 Firestone Walker Brewing Co. Paso Robles
30 Anchor Brewing Co. San Francisco
31 Rogue Ales Newport
32 Summit Brewing Co. St. Paul
t. 33 Full Sail Brewing Co. Hood River
t. 33 SweetWater Brewing Co. Atlanta
35 Victory Brewing Co. Downingtown
36 Oskar Blues Brewery Longmont
37 Pittsburgh Brewing Co. (n) Pittsburgh
38 Mendocino Brewing Co. (o) Ukiah
39 Cold Spring Brewing Co./
Third Street Brewhouse (p)
Cold Spring
40 Flying Dog Brewery Fredrick
41 Founders Brewing Co. Grand Rapids
42 Ninkasi Brewing Co. Eugene
43 CraftWorks Breweries & Restaurants, Inc. (q) Chattanooga & Louisville
44 Odell Brewing Co. Fort Collins
45 Bear Republic Brewing Co. Cloverdale
46 Stevens Point Brewery (r) Stevens Point
47 Blue Point Brewing Co. Patchogue
48 Southern Tier Brewing Co. Lakewood
49 Lost Coast Brewery and Cafe Eureka
50 Karl Strauss Brewing Co. San Diego

Informazio iturria: American Brewers Association

(1) Ameriketako Garagardo Elkarteak honela definitzen du Ameriketako“Artisau garagardo enpresa” beraien estadistiketarako: Txikia (6 milioi kupela baina gutxiagoko ekoizpena urteko), Independientea (Enpresaren %25-a baina gutxiago da beste edari alkoholdun enpresa baten jabe) eta tradizionala (garagardoak %100 maltaz eginak daude edo ekoizpenaren bolumen totalaren %50 gutxienez %100 maltaz ekoiztua da eta ordezkoen erabilera zapore bereizgarri bat emateko erabiltzen da kostuak murrizteko baino).

II. Urteurrena!

Bi urte bete ditu Garagardo Ahotsak gaur eta gaurko hitzak blogeko irakurleoi oparitxo bat eskatzeko erabiliko ditugu.

Blogak garagardo mundua euskaraz zabaltzea du helburu. Hitzak, argazkiak, bideoak, bertsoak eta blogean agertzen diren beste hainbat gauza garrantzitsuak dira horretarako baina ZURE ESKU dago mezua harago iristea. 

Gaurko hitzak zure familia, lagun, lankide eta ezagunei Garagardo Ahotsa-ren berri emateko erabili nahi ditut:

   Facebook: http://garagardoahotsa.com/ (Kopiatu eta zure horman itsatsi dezakezu)

  Twitter: @Garagardoahotsa garagardoaren inguruko euskarazko blog bat da eta 2 urte bete ditu!

  Lagun eta ezagunekin elkarrizketa horrela hasiz: “Ba al dakizu Garagardo Ahotsak bi urte bete dituela…”

 Whatsup: Jende askok erabiltzen omen du hau egunero… aurreko elkarrizketa hasi dezakezue baita hemen 🙂

“Irakurtzeak ezagutzarekin jolasteko aukera ematen du eta irakurritakoa partekatzeak jolasa amaigabe egin”

 

P.D: Nire anaia ere gaur kalean ikusiz gero zoriondu! Bere urtebetetzea da gaur eta!! Zorionak Eneko!! 😉