Artisau eta garagardo ekoizle txikien produktuak saltzen dituzten taberna, jatetxe, denda etab. aurkitzen lagundu, eta gertuen dituzun salmenta puntuen informazioa ematen dizu.
Localbier-ek honela definitzen du zein asmorekin sortu den “Guztiok dakigu estatu osoan zehar daudela garagardo enpresa txikiak, baina errepikatu ohi den galdera hurrengoa da: non erosi edo edan ditzaket zuen garagardoak? Localbier-ek galdera honen erantzuna izan nahi du”
Nola dabilen? Egin behar den gauza bakarra
localbier.com web gunera sartzea da, bertan zure kokalekua zein den jartzea besterik ez duzu (Adib: kale nagusia 2, Iruñea), eta zure kokalekutik gertuen dauden salmenta puntuen informzioa azalduko zaizu.
Localbier-ek proiektu hau garagardo zale, salmenta puntu eta garagardo ekoizleentzat oso positiboa izan daitekeen tresna dela pentsatzen du:
“Garagardo zale orok ekoizle txikiek eskainitako garagardo “esklusiboez” gozatzeko erraztasun handiagoa izango du, salmenta puntuak aurkitzea erreztuko baitio. Taberna, jatetxe zein garagardo hauek eskaintzen dituzten denda desberdinek ikusgarritasuna handituko dute, artisau edo garagardo ekoizle txikien produktuak salgai dituztela jende gehiagori jakitera emango dutelarik. Bukatzeko. garagardo ekoizle txikek beraien garagardoen salmenta puntuak aurkitzeko bidea errazagoa izango denez, salmentak igotzeko aukera izango dute. Gainera, orain arte ekoizle txikien garagardoak edukitzea pentsatua ez zuten taberna eta jatetxeengan ere horrelako produktuak edukitzeko interesa piztu daiteke, ekoizle txikien salmenta puntuen kopurua handituz eta ekoizpena dibertsifikatzeko aukerak sortuz”
Proiektu honek, garagardo enpresa, taberna, jatetxe, denda eta garagardo zaleekin elkarlanean jardungo du, guzti hauek partaide aktibo izatera gonbidatzen dituelarik, salmenta puntu berri zein garagardo berrien inguruko informazioa helaraziz, Localbier-ek aldiro informazio eguneratuena eman ahal izateko.
Azken hausnarketa hau egiten du Localbier-ek guzti honen inguruan: “Gaur egungo garagardo sektorea inoiz baino interesgarriagoa da, estatu osoan 40 mikrogaragardotegi baina gehiago daude, garagardo mota desberdin ugari eskaintzen dituztelarik, gainera, datu hauek goruntz egiten dute egunero, zein garagardo kontsumitu nahi dugun erabakitzeko askatasun handiagoa ematen digularik. Kontsumo kontziente batek gure garapenean laguntzen du eta bereziki gaur egun dugun egoera sozioekonomiko honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa da zer ekoizten dugun eta zein ekoizpen motari ematen diogun gure dirua”