BITXIKERIAK: Espazioan hazitako garagarraz ekoizten

Garagardo ekoizleak produktu berriak eskaintzen saiatzen dira lehengai bereziak gehituz, heltze prozesua edukiontzi berezietan egiten, etab.

Sapporo´s space barley garagardoa espazioan hazitako garagarra erabiliz ekoiztu zuten. 2006. urtean Japonia eta Errusiako zientzilariek garagarra espazioan nola hazi zitekeen aztertu nahi zuten eta horretarako garagar haziak bidali zituzten “International Space Station”-era eta Zvezda Service moduluan erein zituzten.

espaziokogaragarraz

Sapporo maisu-garagardogile japoniarra izan zen 4.belaunaldiko garagarra garagardoa ekoizteko erabili zuena. % 5,5 alkohol bolumenean zuen garagardoa lortu zuen eta seiko kaxetan 110 dolar/kaxako prezioan saldu zen.

ZOZKETA: “El arte de la cerveza sana” jaialdirako 2 sarrera irabazi ditzakezue

Iada blogeko hirugarren zozketa jarriko dugu martxan. Oraingoan ekainak 27-30 bitartean ospatuko den “El arte de la cerveza sana” nazioarteko garagardo azokara joateko bi sarrera lortzeko aukera izango duzue.

Zer egin behar den zozketan parte hartzeko?

Facebook-eko Garagardo Ahotsa orrian ZOZKETA izenburua duen post-a elkarbanatu (“compartir” jartzen du gazteleraz baduzue) besterik ez da egin behar zozketan parte hartzeko. Twitter bidez ere parte hartzea duzue, izenburu bera duen Tweet-ari RT bat eginez.

Epea: Maiatzak 3-arte parte hartzeko aukera dago.

Maiatzak 4-an parte hartzaileok zozketan zein zenbakirekin parte hartuko duzuen jakingo duzuen blogaren bitartez eta baita ONCE-ko zein zozketa hartuko den kontutan irabazle suertatzen den zenbakia erabakitzeko.

Nazioarteko artisau garagardo azoka: “El arte de la cerveza sana” (Aranda de Duero, Ekainak 27-30)

Nazioarteko artisau garagardo azoka antolatu dute Aranda de Dueron hurrengo hilabeterako.

Izena: “El arte de la cerveza sana”

Data: 2013ko Ekainak 27-30 bitartean      Ordutegia: 12:00 -24:00

Kokalekua: Recinto Ferial (Aranda de Duero, Burgos)

feriaartesana

Garagardoak:

Espainiako 13 artisau garagardo enpresen presentziaz gain beste 8 herrialde desberdinetako garagardo enpresek hartuko dute parte. Garagardo estilo desberdin ugari egongo da, inguratzen denak non aukeratu izango duelarik.

Eskoziako Brewdog, E.E.B.B.-tako Flying Dog eta Rogue, Belgikako garagardo trapistak ditugu adibide bezala. Arabako VG Noster ere bertan izango da.

Hitzaldi eta ekintzak:

Garagardoak edateaz gain, hitzaldi eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango du, bertako zein atzerriko aditu desberdinen eskutik:  John Holl (EEBB) kazetari, idazle eta artisau garagardoetan aditua, Josie Ludford (Eskozia) Brewdog-en ordezkaria, Melissa Cole (Ingalaterra) kazetari eta artisau garagardo dastatzaile aditua, Enrique Cacicedo (Espainia) Dougall´s enpresako garagardogilea etab. luze bat gehiago.

Egitaraua ikusteko esteka: Klik egin.

Informazio gehiago: www.feriacervezartesana.com

Adi egon astelehenean artisau garagardo azoka honetara joateko 2 sarrera irabazteko aukera izango baituzue.