Hurrengoa garagardo etiketa batean irakurri daitekeen istorio polit bat da.
Garagardoari buruzko informazioa ematen du. Ulertzen al duzue?
Aurreko batean komentatu genuen Iron Maiden taldeak Robinsons-ekin Trooper izeneko garagardo bat kaleratu duela.
Izugarrizko harrakasta izan duela dirudi, 100 herrialde desberdin baina gehiagotatik izan dituzte eskariak Marketing-ean dirurik gastatu gabe. Urteko garai honetan garagardo enpresa honek 2 ekoizpen eguneko (4 egun astean) egiten ditu baina Trooper garagardoaren eskaria dela eta 3 ekoizpen eguneko (6 egune astean).
Suedian Eddie maskotari (Etiketako argazkian agertzen da) gertatutakoa da bitxia. Beldurgarriegia omen da etiketa Suediako banatzaile monopolioa duen Systembolaget enpresarentzat eta garagardoa bertan saldu nahi badute honen diseinua aldatu beharrean izango dira.
Ba al dakizue atzo hasi zen I. Andoaingo garagardo festan garagardo hau edateko aukera duzuela?
Asteburu ona pasa!!
Duela bi igande aspaldian sukaldatu ez dudan (pare bat hilabete) jaki bat prestatzea erabaki nuen hozkailuan nuen Partizan garagardo enpresaren Amerikar Pale Ale batekin batera hartzeko: Bulgur, “cous-cous”-aren oso atzekoa zaporez baina hau baina tamaina handiagoko aleak dira.
Biak sukaldatzeko curry-a erabili ohi dut eta hala egin nuen baita aurrekoan, azanahoria, apioa, babatxuria, feta gazta eta tomatea ere erabiliz.
Amerikar Pale Ale estiloko garagardoa oso ondo doakio Bulgur edo Cous-cous bezalako platerei, gainera, erabili nuen tomateak ematen dion azidotasun puntuarentzat garagardoa aukera bikaina da. Garizko garagardo alemaniar bat edo holandako witbier bat ere aukera onak lirateke Bulgur-arekin hartzeko.
Argazkietan ikusi daitekeen bezala, bulgur-az gain tomate xehetua, babatxuria eta oso kalitate oneko oiba olio pixka bat ogi xerretan jarrita jan nuen. Mmmm… hau ardoarekin batera hartzea ez da hain aukera ona babatxuriak eta tomatearen azidotasunak ardoaren zaporea alda dezaketelako, baina Pale Ale garagardoarekin zoragarri dago! Garagardoa tomatearen azidotasunaz probesten da eta ahoan hozka egitean gelditu daitekeen olioa garbitzen laguntzen du garagardoaren karbonatazioak.
Honi buruz idazteak eta otordu hura gogoratzeak bakarrik nire ahoko fluxuak martxan jarri ditu berriz eta gaurkoz hementxe utziko dugu. Afarian pentsatzen hasia naiz iada… hozkailuan Goose Island IPA pare bat ditut eta honekin batera zer afaldu erabaki beharra daukat…
Ongi izan!!!
Gaur garagardo botila berezi bat dugu izpide blogean. St. Peter´s Brewery enpresaren Organic Ale garagardoaren botila hain zuzen ere. Garagardo enpresa hau Erresuma Batuko Suffolk hirian dago kokatua.
Argazkietan ikusi daitekeen bezala, etiketa irakurri ezean, zaila da garagardo batetaz ari garela jakitea.
Botila hau 1770. urtean Gibbstown-go Thomas Gerrard jaunak ekoizturiko botila baten kopia bat da. Botila originala St. Peter´s enpresa bertako sarreran dute gordeta.