Big Beñat garagardo solidarioa non aurkitu

Big Beñat garagardoa Marbi eta Drunken Bros. garagardogileek elkarlanean ekoizturiko garagardo solidarioa da. Lima eta laranja azala, eta menta piperina dituen Saison bigbeñatgaragardo honen etekinak Beñat Mardaras Algortako ume baten familiarentzat izango dira, biriketako atrepsia gaixotasuna baitu eta bigarren aldiz Bostongo ospitale batetan ebakuntza egingo baitiote. Hori dela eta, dirua biltzen ari dira.

Blogeko eskubi aldean duzuen bilatzailea erabili dezakezue Big Beñat garagardoa non erosi daitekeen jakiteko edo behean duzuen zerrendan kontsulta ditzakezue baita zeintzuk diren salmenta puntuak:

La Catedral de la Cerveza (Bilbao)
La Buena Cerveza (Madrid)
Mundo de Cervezas (Las Arenas – Getxo)
Txeese & Beer (Algorta – Getxo)
La Birra de Ripa (Sopela)
Bar Singular (Bilbao)
Café-Obrador Okapi (Bilbao)
Estebenea Jatetxea (Irun)
Cerveceria Boulevard (Irun)
Barley & Hops (Barakaldo)
2d2despuma (Barcelona)
Bar Itsasondo (Bakio)
Keska taberna (Laudio)

Horretaz gain, asteburu honetan Big Beñat proiektuaren aldeko feria solidarioa antolatu da Irungo Boulevard eta Estebenean.

bigbeñatfesa

 

Hemen duzue ekoizpen egunean grabaturiko bideotxoa:

Mitika garagardoa

Nafarroa aldera goaz oraingoan bertan sortu den garagardo proiektu bat ezagutzeko asmotan: Mitika garagardoa.  mitika

Mitika garagardoa proiektuaren lehen huratsak duela ia 2 urte eman ziren, krisi garaian murgildurik, langabezian ziren 4 lagun elkartu ziren, diru apur bat jarri, 50 litro ekoizteko ekipoa erosi eta kooperatiba sortu zutenean.

Zalantza dexente zituztela hasieran diote, baina baita ideiak argi ere. “Ez genuen taberna guztietan daukagun garagardoa egin nahi, garagardoa egin nahi genuen bai, baina arduraz. Eta horretarako, lehengaietatik hasi ginen: garagardo ekologikoa? bertakoa? Ez genuen asko bilatu behar izan, ez Estatu espainolean, ezta Euskal Herrian ere, malta edota lupulu ekologikorik ekoizten ez dela egiaztatzeko. Hau da, Iruñan garagardo ekologikoa ekoiztea posiblea bada ere, oraingoz ez da sostengarria. Baina, lehengaien ekoizleak badauzkagu Euskal Herrian, zehazki Nafarroan, non Estatuko malteria handienetariko bat dagoen, eta baita lupulua ekoiztera animatzen ari diren nekazari ugari ere. Aukera ezinhobea beraz “0km filosofiaz” burutzeko, zeinaz garraio kutsadura ekidin, tokian tokiko ekonomia suspertu eta elikadura subiranotasunerantz pausuak ematen ditugun. Gainera, horrek %100 bertako lupulu eta maltaz buruturiko garagardo ekoizle bakarrak bihurtzen gaitu! “

mitika2
Otsailerarte, homebrewers bezala ezagutzen direnetakoak izan dira, etxean ekoizten zuten garagardoa beraientzat eta igurukoentzako. Aritz Irigoien lagunak, euskal mitologia gaitzat harturik marrazki batzuk egin zizkien, Galtzagorria Amber Ale-rentzat, Lamia Pilsen-arentzat, Sorgiña…  “Eta izena, bakarrik heldu zen, Iruñan bizi izan den edonork erabili izan ditu “es mas mítico…”, “la mítica…” bezalakoak. Horrekin eta mitoaren hitz jokoarekin, mitologia, mitiko,… ba MITIKA. Egia esan, garagardoak hain onarpen handia jaso zuen, gure ekipotxoarekin ezin iritsi ibiltzen ginela eskariei erantzuteko”

Txikitako kideak (Garagardo Konpany) ezagutu zituzten, eta hauek, beraien marka propioa ekoizteaz gain, besteentzat ere ekoizten dutenez… pausua eman zuten.

2015eko otsaileko lehen astean, Galtzagorriren 800 litroko lehen lotea ekoiztu zuten, martxo hasieran komertzializatzen hasi zirena. Momentuz, estilo bakarra atera dute, Amber Ale bat, baina ideia mitologiako pertsonaia ezberdinak ateratzen joatea da.galtzagorri

Galtzagorri Amber Ale 

Alkohola: % 5,4

Lupulua: Columbus

 

Beste garagardogileekin kolaborazioak egin nahi dituzte baita eta ekimen edo jai egun berezietarako garagardo pertsonalizatuak egitea da intentzioa.

Localbier bilatzailearen bidez aurki dezakezue Iruñeako taberna eta denda desberdinetan Mitika garagardoa: Artisau garagardoa Iruñean.

Eskerrik asko Mitika garagardo taldeari eta zorte on proiektu berri honetan!

Garagardoa egiteko ikastaroa Ordizian Maiatzak 9an

Etxean garagardoa egiteko ikastaroa gidatuko du Maiatzak 9an Lupulu.com-ek Emaneurrek antolatuta Ordizian.  Euskal Herriko artisau garagardo festaren barnean  antolatutako ekintza bat izango da.

Data eta ordua: Maiatzak 9, Larunbata (9.00-13.00)

Tokia: Ordiziako D´Elikatuz zentroa

Izen ematea: Ordiziako Kirkil taberna (25 euro)

ikastaroa

Lupulu.com etxean garagardoa egiteko tailerrak antolatu eta garagardoa etxean egiteko KIT-ak saltzen dituen webgunea da. Hortaz, asteburu honetan Ordizian egingo den tailerrean parte hartzerik ez baduzu, baina zure elkartean edo lagun artean horrelako ikastaro bat egin nahi izanez gero, Lupulu taldearekin harremanetan jartzea besterik ez duzu.

lupululogo

Euskal Herriko artisau garagardo azoka Ordizian

Euskal Herriko artisau garagardo azoka ospatuko da Maiatzak 9an Ordizian Emaneurre taldeak antolatuta.

Data: Maiatzak 9  10.30- 01.00

Tokia: Plaza Nagusia, Ordizia (Gipuzkoa)

Gure inguruko artisau garagardo ekoizleak izango dira bertan: Mala Gissona, Sesma Brewing, Bidassoa Basque Brewery, Zerb, Boga, Gross besteak beste.

euskal herriko artisau garagardo azoka

 

Garagardo azokaz gain garagardoa egiteko ikastaro bat eta azokako garagardoen arteko txapelketa bata ere antolatu da.