Artisau garagardo bila Kroazian

Kroazian 18 egun pasa behar nituen oporretan eta bertan artisau garagardoa (kontzeptu hau nahiko esanguratsua den arren, guztiok ez baitugu kontzpetu honen inguruko ideia berbera, horrela esango diot testu honetan “ohiko enpresa handienak ez diren garagardo interesgarriei”) bilatu eta aurkitzeko aukerak zein ziren ikusi nahi nuen. Nahiz eta bertako artisau garagardoren bat aurkitu eta probatzeko gogo handia izan, helburu hori interneta erabili gabe lortzea zein erraza/zaila zen ikusi nahi nuen. Ondoren, behin oporretatik bueltan, internet erabilita bilaketa berbera egitea zen asmoa.

Halaxe ibili nintzen hortaz, 18 egunetan zehar, 8 hiri/herri desberdinetako taberna, jatetxe zein “delikatessen” denda desberdinetan begira eta galdezka. “Do you have Craft Beer ?”  Gehienek ez zekiten zer nahi nuen, eta toki batzutan “hommade beer” bezala ezagutzen zutela jakin nuenean, halaxe ere galdetu nuen baina erantzuna beti berbera izaten zen. Ezezkoa.

Bi alditan bakarrik aurkitu nuen Kroaziako artisau garagardoa, lehenengoa Split hiriko jatetxe batetan, baina probatzeko astirik ez nuen izan denboraz larri genbiltzan eta itsasuntzi bat hartzeko, eta bigarren aldia, 10 bat egun beranduago izan zen, asko poztu nintzen, beldur bainintzen  jatetxe hartan ikusitako artisau garagardoa probatu gabe geratzeko aukera zegoela konturatu bainintzen. Bi tokietan aurkitutako garagardoa berdina zen, San Servolo marka… Eskaintzen zituzten bi garagardoak probatu nituen eta zoritxarrez bietako bat bera ere ez zen izan nire gustukoa…  baliteke banaketa edo gordeketa baldintza txarretan  ( tenperatura altuegietan eta denbora luzeegian…) egin izana eta garagardoaren izaera aldatu izana. Baina beno, aurkitzea asko kosta zen eta aurkitatukoa ez zen hain atsegina izan.

IMG_2451

Internetez Kroaziako artisau garagardoa non aurkitu bilatzen hasi naizenean, emaitza ez da askoz hobea izan. Web orri batean 12 garagardo enpresen loturak aurkitu ditut baina batere ez artisau garagardo enpresa batena.

Nahiz eta gurean ere oraindik ez hain erraza izan artisau garagardoa aurkitzea, geroz eta errazagoa da, eta hiri/herri handiagoetan aukera askoz handiaoga izaten da. Bartzelona, Valentzia, Valladolid eta Madrilen adibidez toki ugari dago. Gure hiriburuetan ere bilatu ezkero aurkitzeko aukera dago gaur egun.  

Gure kasuan, internetez bilaketa egin ezkero emaitza asko irteten dira. Gainera, gurean ere zorte handiagoa dugu, artisau eta ekoizle txikien garagardoak aurkitzeko www.localbier.com bilatzailea erabili baitezakegu, garagardo mota hau duten eta zugandik gertuen dauden salmenta puntuak ematen baititu.

Kroaziako kontuak II

Kroazian pasa nuen 2. eguna Split hiriko kale eta portu aldea ikusteko probestu nuen, Hvar irlara eramango ginduen itsasontzia hartzeko ordua iritsi zain.

Argazkietan ikusten dena portu ondoko parketxo bat da, nahiko txukun dagoela dirudien arren, bertako belarditxoak garagardo txapez beterik daude!

 IMG_1965 IMG_1959

 

 

 

 

 IMG_1963 IMG_1961

 

 

 

 

Botilarik ez zen ageri, atzo komentatu genuen bezala, dirua bueltatzen baitute botila hutsak bueltatzean… Dirua tartean ez bada ez al gara ba gai gauzak arduraz egiteko?

Portu ondoko jatetxe batetan afaldu genuen eta Zagreb-en ekoizten den Tomislav garagardo beltz bat eskatu nuen. Tomislav Kroaziako lehenengo erregea izan omen zen eta garagardo beltz hau bertan ekoizturiko lehena izan zelako jarri zioten izena. Garagardo honekin batera “arroz beltza” (txipiroi tintan), bertan plater tipikoa dena,  txigortutako haragia eta patata frijitu batzuk jan nituen.

IMG_1967 IMG_1971

 

 

 

 

 

 

Garagardo beltz bat izateko ez zitzaion garagardo estilo honetako beste garagardo batzuek izan ohi duten kafe edo txokolate usainik, malta txigortu usain pixka bat besterik ez zen nabari. Iragazi eta pasterizaturiko  gorputz gutxiko garagardo komertzial bat da,  antioxidatzaile (gehigarri bat) bat daramana. Bertan edandako Pilsner komertzial ugari baina gusturago edan nuela aitortu beharra daukat. Stout edo porter artisau garagardo bat faltan bota nuen janariarekin batera hartzeko baina hori zen zutena.

Bazkaldu ondoren iada Hvar irlara joateko itsasontziruntz habiatu ginen! 😉

Kroaziako kontuak

Kroazian egon naiz oporretan aurretik esan nizuen bezala, eta nahiz eta denbora dexente pasa den 90. hamarkadan jasan zuten gerra zibila atzean utzi zutela, eragin handia du gaurko Kroazian.

Oliba eta mahastien lurraldea da, arrantza eta turismoa ere diru iturri oso garrantzitsuak dituena, baina garagardo kultura gutxi zabaldua dago , zaila baita garagardo komertzial estandarrez gain artisau garagardorik aurkitzea.

Split hirian pasa nuen lehenengo eguna, kostan kokatuta dagoen kale estu ugariz betetako hiria. “Pivo” esaten zaio garagardoari Kroazian eta hiri eta herri askotako “alde zaharra” oso kale estuez osaturik dago. Garagardo kupel eta botilak tabernetara eramateko argazkiko ibilgailuak erabiltzen dituzte.

IMG_1945

Bertako garagardo sektorean azpimagarri dena, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala (Alemanian adibidez), garagardo marka batzuek botilak berrerabiltzen dituztela da. Botila hutsak dendara bueltatzean dirua ematen dute, horrela jendea “esfortzu” hori egitera animatzen dute. Beira berziklatzeak energi kontsumo handia du, eta beira ekoizteak zer esanik ez, garbiketa oso on bat jasan duen botila bat berrerabiltzea aukera sustengarriena izanik.

IMG_1969

Hurrengo argazkian Ertamerika zein Afrikako herrialde askotan ikusi daitekeen “erabat patrozinatutako” denda bat duzue, horrelako bat baina gehiago ikusi nuen. Nahiz eta denda osoa PAN garagardo enpresaren iragarki bat izan, janari denda txiki bat da.

IMG_1951 Gaurkoz hori da guztia, bihar Kroaziako gauza gehiago izango ditugu!