MALTA MOTAK: Brown malt edo malta marroia

Tradizionalki, haritz egurrez eginiko su batean azkar berotutako Pale Ale malta bat da, bi ordu inguruz mantentzen dutena kolore marroixka bat lortu arte.

Sample Image - Brown Malt

Ezaugarri nagusiak

Kolorea: 110- 170 EBC bitarteko kolorea du

Erabilera: 1750. urterarte malta protagonista zen Porter estiloko garagardoetan, brown ale garagardoak ekoizteko oso egokia da.

Ehunekoa: Malta etxearen arabera, baliteke malta bera gai ez izatea bere almidoia hidrolizatzeko, hortaz kargaren ehuneko erabilera kasu bakoitzean ikusi beharko litzateke.

Emaitzak: Kafe zapore suabe ukitu bat lortzen da.

Etxean garagardoa egiten duzuenok, erabili al duzue noizbait malta hau?

www.localbier.com artisau garagardo bilatzailearen inguruko berriak!

Localbier artisau garagardo bilatzailearen proiektua martxan jarri zela komentatu genuen Maiatzean. Garagardozaleoi, gugandik gertuen dauden artisau garagardo saltzaileak (dendak, tabernak eta jatetxeak) aurkitzeko aukera ematen digu. 

Ordutik hona denboratxo bat pasa da eta bizitzan gertatu ohi den bezala, Localbier.com-ek ere eboluzio bat jasan du denbora honetan. 

Aldaketa azpimarragarrienak aipatuko ditugu:

– Salmenta puntua  taberna, denda edo jatetxea den desberdintzen da ikono batez.

Fabrikak ere kolore desberdineko ikono batez azaltzen dira iada bilaketa gertutik batenbat egonez gero.1

– Salmenta puntuak eskaintzen dituen bertako artisau garagardo markak zein diren adierazten da markaren logo txiki batez (bertan klik eginda informazio gehiago jasotzen da ekoizleari buruz.

2

– Erabiltzaileok salmenta puntuen inguruko aipamenak egin ditzakegu behin erregistratu ondoren.

Twitter eta Facebook kontuak sortu dituzte eta estatu mailako artisau garagardo sektorearen inguruko informazioa partekatzen da.

Blog bat sortu da, non bilatzailearen funtzionalidadearen inguruko berriak jorratuko dira. Horretaz gain, artisau garagardoaren inguruko proiektu zein antolatzen diren ekintza desberdinen berri emateko erabiliko da plataforma hau.

Egunero salmenta puntu berri gehiago ageri dira, baita Euskal Herrian ere.

Artisau garagardoa saltzen den tabernaren bat ezagutzen baduzu, proiektua aberatsgarriago egiten lagundu zenezake !!!

Ondo izan!!!

BEERTSOTAN: Josu eta Aritz Landeta

Hurrengoa Getxoko Josu Landetak bere seme Aritz-en laguntzaz (kamaragizon lanak eginez) abestu eta grabatu duen beertsoa duzue. Doinu eta guzti asmatu du beertso hau botatzeko:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=beS5iCaxZgI[/youtube]

URREZKO ISURI EDER GOZOA

Urrezko isuri eder gozoa,

 pobreon aberasgarri,

giro hitsean izpi argitsuz

 egiten duzu aldarri.

Bide idorreko ataka estuan

zu zaitugu labaingarri,

malda latzeko atsedenean

akituon lasaigarri. 

Hotzaren garrez ase gaitzazu

baldin bagara egarri,

zoritxarrean bizi ezkero

 zorion betea ekarri.

 Josu Landeta (2013- 8 -7)

 

Mila esker Josu blogeko Beertsotan atalean parte hartzeagatik!!!

Amerikar Indian Pale Ale (Amerikar IPA)

Amerikar IPA garagardo estiloa aurretik blogean aurkeztu dugun Indian Pale Ale-aren azpitalde bat da.

Amerikar Pale Ale (Amerikar PA) garagardoek baina alkohol kopuru eta lupulu presentzia handiagoa dute, baita mikatztasun handiagoa ere.

Ingalaterrako IPA estiloarekin gertatzen ez den bezala, estilo honek amerikar lupuluen ezaugarri bereizgarriak ditu; fruitu, zitriko, lore eta piñu usainak. Usain perfil hau ez da zertan lupulu amerikarrak erabiliz bakarrik lortu behar, jatorri desberdineko lupuluak erabiliz ere lortu daiteke.

IMG_1016 Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: 14 -18,2 ºP

Malta: Garagar malta oso argiak (Pale Malt) eta Crystal malt bezala ezagutzen direnak ditu. Beste malta mota batzuk ere erabili ohi dira. Ehuneko desberdinetan.

Kolorea: 12 -28 EBC arteko kolorea izan dezake.

Alkohol edukia: % 6 – 7,5 bolumenean.

Lupulua: 50-70 IBU inguruko garraztasuna. Garratztasuna emateko lupuluez gain, “Dry Hopping”-a ere egiten da.IMG_2745

Malta perfil eta gorputz ertaina ditu. Indiar janariarekin batera hartzeko paregabea da estilo hau, janari konplexu eta espeziak oso ondo baitatoz garagardo estilo honen usain eta zaporeekin.

Dougalls 942 IPA, The Kernell-en Indian Pale Ale Citra, Partizan-en Cascade-Chinook-Columbus IPA, Magic Rock-en Cannonbal, Mikkeller-en Centennial IPA etab. luze bat dira estilo honetako adibideak.