BITXIKERIAK: Beirazko beratze eta iragazpen kupel gardenak!

Poloniako brewpub batetan lan egiten duen maisu-garagardogile bat ezagutu nuen duela hilabete inguru eta bere lantokian garagardoa ekoizteko erabiltzen duten beirazko (borosilikato materiala) beratze/egosketa eta iragazpen kupel gardenak dituen alemaniar jatorriko makinariaren bideo batzuk erakutsi zizkidan.

Dena ikus daiteke!!! Esan nion ekoizpen prozesuko bideo batzuk erakusten zizkidan bitartean. Eta hala da, muztioa ekoizteko erabiltzen dituzten kupelak borosilikato materialaz eginik daude, ekoizpen prozesuan gertatzen dena ikusten uzten duelarik. Bideoan 5. minututik aurrera ageri dira kupel gardenak.

Joh.Albrecht enpresa alemaniarra da makinaria mota hau ekoizten duena. Enpresa honek 1990. urtean instalatu zuen lehen aldiz beraiek ekoizturiko garagardoa ekoizteko makinaria Alemaniako Hamburgo hirian. Geroztik mundu osoko 75 garagardo enpresa baina gehiagotan instalatu dituzte beraien produktuak eta 2001. urtean aurkeztu zuten lehen aldiz publikoki erregistratua duten beirazko garagardo obradorea “JOH. ALBRECHT-Glass Brewhouse”.

beratz.ALBRECHt beratz2.Albrecht iragaz.ALBRECHTArgazkiak: www.joh-albrecht.com

Zer iruditzen zaizue? Nik “flipau” in nun!!!

Egun ona izan!

AKORDE ZAPOREA: Freaky Festa (Betagarri)

Betagarrik 2000. urtean kaleratu zuen Freaky Festa abestia dugu gaur gure artean Akorde Zaporea atalean.

Taldea: Betagarri

Diska: Freaky Festa

Abestia: Freaky Festa

Behin egiten diote abesti honetan garagardoari erreferentzia bideoan zein beheko abestiaren letran ikusi dezakezuen bezala.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=EKWv5Hji3rY&list=PL0497DB0B42463E34[/youtube]

Lagun baten etxean elkartu gara
Gu gara gau honetan jabe bakarrak
Bihar arte daukagu egiteko farra
Ondo pasatzea da gure beharra

Papera, tabakoa ta metxeroa prest da
Txina ez bada agertzen hemen ez da hasiko festa
Bete itzazu berriz beldurrik gabe gainezka
Soberan daukagu ez zaitezte kezka

Hauxe da jaia nire inguruan
Jira biraka nire burua
Aurpegiak desitxuratuak
Hauxe da jaia,, hauxe da freaky festa

Musika jar ezazu dantzatzekoa
Atera itzazu garagardo freskoak
Jada aurkitu dugu erretzekoa
Ez dakit izango den gaurko nahikoa

Goraka datorkit eta hamar komunean
Ibiltzen saiatzen nabil eta ezinean
Dena bueltaka narabil nire burmuinean
Errepikatu behar hurrengo astean

LUPULU MOTAK: Motueka

Lupulu hau Zelanda Berrian garatu zen bertako lupulu (2/3) bat Saaz lupuluarekin (1/3) gurutzatuz. Hasiera batean Belgikan erabiltzen zuten lupulu hau eta horregatik B-Saaz lupulu bezala ezagutzen zen. Beranduago izena aldatu zioten, Motueka bezala ezagutzen delarik gaur egun.

 
                                             Motueka lupulu konoa. (Argazkia http://www.nzhops.co.nz/)

Jatorria: Zelanda Berria

Mota: Usaina zein mikatztasuna emateko erabilia.

Erabilera/kalitatea: Belgikar Ale-ak,  IPA , Pale Ale , Bitter eta Bohemiar Pilsner  garagardoak ekoizteko erabilia.

Ezaugarriak: Tropikal fruitu, lima/limoi eta espezia usainak ematen dizkio garagardoari %6,7 -7,4 alfa azido kopurua izan ohi du.

The Kernel-en Centennial, Mosaik, Motueka IPA  eta Pacific Jade IPA garagardoak dira lupulu hau erabiltzen duten bi adibide.

Localbier bilatzailearen aurkezpen bideoa

Joan den asteartean argitaratu zen Localbier artisau garagardo bilatzailearen aurkezpen bideoa eta iada Facebook zein Twitter bezalako sare sozialetan bueltaka dabil.

Bideoa Beasainen grabatu zen The Indezents blogeko Mikel Alvarez Sarriegiren gidaritzapean. The Indezents blogak ziklo berri bati hasiera eman ziola joan den asteartean komentatu beharrean gaude. Itxura zein eduki berriak ditu, lehengo eduki motak argitaratzeaz gain, bi atal berri izango ditu: asteartero zatitxo berri bat irakurtzeko aukera izango dugun Finlandia online “nobela” eta  Bideoklip Rural Postmodernoak aurkeztuko dituen Rural Postmodern Videos “sasi-produktora”, jarraian duzuen Localbier-en bideoa izanik lehenengo lana:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=62OMHTrg3NY[/youtube]

Aktoreak: David Camarero eta Pablo Sanchez

Soinua: Jon Artola

Musika: Igor Alustiza / Nikkin (nikkinband@gmail.com)

The Indezents blogeko sarrera honetan dituzue bideoaren grabaketaren inguruko kontuak.