Samuel Adams Boston Edalontzia

Aurretik ikusia dugu blogean Dogfish eta Sierra Nevadaren elkarlanetik jaio zen IPA garagardoak edateko edalontzia eta gaurkoan Samuel Adams garagardo enpresak beraien Boston Lager garagardoa edateko espreski diseinatu duten garagardo edalontzia ezagutuko dugu.

Proiektu hau Jim Koch (Samuel Adams enpresaren sortzaileetako bat) , TIAX senory eta Rastal edalontzi enpresak egin dute posible.

saourglass010312--en--f1b52ba2-aebd-4387-ba11-698bd5120ea5

1- Kanporantzako gainkaldeak garagardoa ahosapaira bideratzen laguntzen du maltaren gozotasuna intentsitate handiagoaz gozatzeko.
2- Zati estu honek lupulu usainak eta aparra hobe mantentzen ditu.
3- Forma borobilduak usainak biltzen ditu.

4- Pareta finagoak eta forma borobilduak tenperatura egokia luzaroagoan mantentzen du.

5- Behekaldean laser bidez eginiko grabatuak usain konstatea edukitzen laguntzen duen burbuilak sortzen ditu.

Jim Koch-ek beraien Boston garagardoa edalontzi honetan edatean  eta ikusi ditugun ezaugarrien laguntzaz hurrengo sekuentzia du helburutzat: Gorputzarekin hasten da, ondoren gozotasuna sentitzen duzu, gero pikantea eta mikatztasuna bukatzeko.

IMG_0352

Argazkia: http://conorslastdrop.blogspot.com

Gluten gabeko garagardoen FFFW2014 lehiaketako irabazleak

Joan den Martxoan ospatu zen Londresen FreeFrom Food Awards 2014 lehiaketako sari banaketa eta gluten gabeko garagardoen ataleko irabazleak nortzuk izan ziren jakigo dugu gaur hurrengo lerroetan:

1.- IRABAZLEA:

– Green´s India Pale Ale %5 alk. bol.

IMG_0465winnerGF

 Jatorrian glutenik gabeko lehengaiez ekoiztutako garagardo bat da, garagar maltarik erabili gabe ekoiztua (beste gluten gabeko garagardo batzuei glutena behin garagardoa ekoiztu ondoren kentzen zaie).

2.- OSO GOMENDAGARRIA

Irabazleaz gain, hurrengo bi garagardoak “oso gomendagarria” bezala sailkatu ziren:

– CELIA Organic Gluten-Free Lager       – Estrella DAURA Damm

IMG_0463damm-daura

 

 

 

 

 

 

3.- GOMENDAGARRIA

– Green´s Premium Pilsner              – St. Peter´s Brewery G-Free

 

Londresen ospatu zen lehiaketa honetan epaimahai bezala parte hartzeko aukera izan genuen eta pertsonalki Green´s IPA eta Celia Organic Gluten-Free Lager garagardoek asko eta oso positiboki  harritu nindutela esan beharra daukat.

Lehenengoa IPA klasiko oso orekatu eta atsegin bat, garagar maltarik gabe ekoiztua! Sekula ez nuen asmatuko garagar maltarik erabili gabe ekoiztua izan dela. Eta bigarrena, Celia-ren gluten gabeko garagardoa, Pilsner benetan atsegina, orekatua eta garbia. Hau gluten gabeko garagardo bat denik ere ez nuen pentsako jakin gabe.

IMG_0466

Garagardo zerbitzatze tenperatura neurtzeko gailua

Garagardo bat edatean, honen tenperaturak duen eragina garrantzitsua dela badakigu. Usaina eta karbonatazioa tenperaturarekin alda daitezke, besteak beste. Garagardo mota desberdinek, beraien ezaugarri guztiak azaleratzeko, zerbitzatzeko tenperatura konkretu batzuek dituzte.

Beheko argazkian ikusi dezakeguna garagardoaren tenperatura (eta beste sustantzia batzuena) uhin “infrorojo”-z eta likidoa ikutu gabe neurtzen duen gailu bat da. Mota eta prezio desberdinetakoak aurki daitezke, eta etxean garagardoa ekoizten dutenek ere ekoizpen prozesuko etapa desberdinetan erabiltzen .

wj-thermo-a

termmometor

Garagardo bat edatean tenperatura desberdinetan nabari ditzakegun usain eta ezaugarrien aldaketak ikusteko gailu interesgarria dudarik gabe. Etxean erabiltzea zihurraski hobea litzateke taberna batean erabiltzea baino… begiradengatik batipat…

Ondo izan!

The Kernel, By The Horns, Trumans eta Sambrooks enpresak Localbier-en elkarrizketatuak

Localbier artisau garagardo bilatzaileak bideo bidezko elkarrizketa batzuk prestatu ditu eta hauen “promo” bideoa argitaratu dute.

Lau dira elkarrizketatu dituzten artisau garagardo ekoizleak: The Kernel, By The Horns, Trumans Brewery eta Sambrooks. Lauak Londreskoak dira.

Elkarrizketa luzeak hemendik 3-4 astetara argitaratzen hasiko dira eta jendearen parte hartzea eskatu dute argitaratuko dituzten elkarrizketa luzeen ordena zein izango den erabakitzeko.

Hementxe duzue bideoa:

Hauetako zein elkarrizketa gustatuko litzaizueke zuei lehenengo ikustea? Zergaitik?