II. Garagardo festa Irungo Estebenea jatetxean

Bihartik iganderarte ospatuko da Irungo Estebea jatetxean bertan antolatzen den II. garagardo festa.

Data: Irailak 18-21 bitartean (arratsaldeko 18.00etatik aurrera)

Tokia: Estebenea Jatetxea –  Olaberria auzoa 51, Irun (Gipuzkoa)

17 grifo desberdin egongo dira, artisau garagardo etxe desberdinetako garagardoak eta belgikakoak. Musika kontzertua eta jatekoa ere egongo da: saltxitxak, ukondoa etab.

Honetaz gain, ekintza desberdinak antolatu dira lau egunetan zehar. Hurrengoak dira:

Osteguna 18

  18.00 – Garagardo festaren irikiera

  20.30 – Brewdog Experience (Izena eman behar da: 943 62 19 62): Ekoizle   eskoziarren enpresaren historia eta honen inguruko kontuak, Brewdog-en garagardo dastaketarekin.

Ostirala 19

20.30 – Bidassoa Basque Brewery Irungo ekoizlearen aurkezpena eta beraien hiru produktuen dastaketa.

Larunbata 20

20.30 – Kontzertua: Pick a Bear

21.30 – Maridaje afaria Eric Coene-ren eskutik.

Igandea 21

  20.30 – Etxean garagardoa egiteko tailerra lupulu.com-eko kideen eskutik.

feriaestebenea

 

 

 

Borefts 2014

Borefts 2014. jaialdia De Molen ekoizleak VI. aldiz antolatzen duen nazioarteko artisau garagardo festa da.

Data: Irailak 26-27 (12.00 – 22.00 )

Tokia: Brouwerij de Molen Doortocht 4 (Bodegraven, Herbehereak)

boreft2

Lehenengo urtean 500 pertsona gerturatu ziren izen handiko artisau garagardo ekoizle desberdinak elkartzen dituen jaialdi honetara, eta iaz ( inolako publizitaterik egin gabe, ahoz ahokoa bakarrik) 4500 pertsona inguru gerturatu ziren. “Aurkikuntzen” jaialdi bat izatea dutela diote, hau da, zapore berriak, garagardo berriak eta ekoizle berriak aurki daitezke bertan.

Gure inguruko Laugar Brewery eta Naparbier ekoizleak egongo dira bertan.

Bertara inguratzeko zortea baduzue, jakin aurten ere jaialdiko aplikazioa bat deskargatzeko aukera egongo dela Google Play Store-etik. Bertan “Borefts” bilaketa egin eta aplikazioa deskargatu eta instalatzeko moduan egongo zara. Behin instalatuta, app-ak ekoizleen inguruko informazioa, garagardo desberdinen inguruko informazio eguneratua etab. bezalako gauzak.

Jaialdiaren inguruko informazioa gehiago jakin nahi baduzue De Molen-en Facebook orri-ra joan zaitezkete.

Brouwerij De Molen

Browerij De Molen artisau garagardo ekoizleari eginiko bideo-elkarrizketa bat argitaratu zuen atzo Localbier artisau garagardo bilatzaileak eta zuekin elkarbanatu nahi dugu gaurkoan bideo hori:

Tapotz-gailua

Tapotz-gailua zer den azaltzeko asmoa dugu gaur blogean, edo agian ezagunagoa egingo zaizuen “bunging device” (ingeleraz) edo “spundapparat” (alemanieraz). My beautiful picture

Tapotz-gailua hartzidura ontzi zilindrokoniko itxietan aurki dezakegun tresna bat da. Heltze ontzi batzuetan ere erabili ohi da. Gailu honek garagardo ekoizleari hartzidura prozesuko presioa kontrolatzen laguntzen dio. Hau da, hartzidura prozesuan garagardoa naturalki (eta bigarren hartzidura bat botilan edo kupelean egin gabe) karbonatatu nahi badugu hartzidura prozesuan sortzen den CO2 gasaz, horrelako gailu bat erabili beharko dugu.  IMG_0159

Tapotz-gailuak hartziduran zehar izango dugun presioa zein den erabakitzen uzten digu,modu honetara, hartzidura 0,7 bar-eko presiopean ematea nahi badugu, argazkiko Tapotz-gailuan eskubi aldean (ura dagoen tokian) dagoen  “zutabetxoa” erregulatuz erabakiko dugu presio hau.

Hartzidurak aurrera egin ahal presioa igotzen hasiko da CO2 gehiago egongo baita, behin hartzidura ontziko presioa 0,7 baina altuagoa denean, Tapotz-gailuak CO2-a ihes egiten utziko du. Modu honetara, hartzidura ontzia (Tapotz gailuari esker) “itxita” egongo da 0,7 bar edo gutxiago dagoenean, eta “irekita” presioa altuagoa denean.

Tapotz-gailuak duen ur edukiontziak “air-lock” funtzioa besterik ez du egiten, hau da, ontzi barrura sustantzia edo elementu harrotzak sartzea eragozten du.

IMG_0160