ORDEZKOAK

Orain arte lau lehengai desberdin ikusi ditugu; ura, malta, lupulua eta legamia. Esana dugun bezala, 1516. urteko lege alemaniarra jarraituz ekoiztutako garagardoak lau lehengai hauek bakarrik erabiliz egiten dira.

Lege hau jarraitzen duten garagardo fabrika kopurua gaur egun ordea gutxiengo bat da, ordezkoak eta gehigarriak erabiliz beraien prozesuetan. Gaurkoan, ordezkoez jardungo gara.

Gaur egun, munduko % 90 baino garagardo enpresa gehiagok ORDEZKOAK erabiltzen dituzte. Malta jatorria ez duen azukre edo almidoi iturri bezala erabiltzen den lehengaiari deitzen zaio ordezko.

Ordezkoak egoera likido edo solido bezala aurki ditzakegu.

Ordezko likidoak normalean garagar aleak erabiliz eginiko jarabe kontzentrantuak izan ohi dira.

Ordezko solidoak ordea, malteatu gabeko zerealak izaten dira. Arroza eta artoa izanik gehien erabiltzen direnak. Arroza erabiliz ekoizturiko garagardoek zapore suabeagoa eta lehorragoa izaten dute. Artoa erabiliz ekoizturikoek ordea, zapore suabeago eta bereziago bat.

Artoa

Normalean, ordezko hauek duten karbohidrato portzentai ekarpena ez da %25-ekoa baino handiagoa.

Adibidez, enpresa desberdinek %25 artoa eta %75 garagar malta erabiltzen dute gargardoa egiteko.

Ordezko solido hauek, malteatze prozesurik jasan izan ez dutenez, malta baino merkeagoak dira. Ordezkoak erabiltzearen helburua ez da beti kostuak merkeagotzea, produktuari berezitasun bat ematea ere izan daiteke, baina hau, enpresaren filosofiaren baitan dago.