Garagardo desberdinen sailkapena modu desberdiñetan egin daiteke. Hemen aurkezten den sailkapena hartzidura mota kontuan hartuta garatutakoa da.
Hartzidura motaren arabera, bi talde bereiz ditzakegu:
(I) Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak (Ale bezala ezagutzen direnak)
(II) Oineko hartziduraz ekoizturikoak (Lager)
Talde hauen barnean, azpitaldeak aurki ditzakegu, ekoizturiko lurraldearen, erabilitako lehengaien eta ekoizpen prozesu motaren arabera.
Argazkian agertzen den sailkapena azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoena da. Ez dira estilo guztiak azaltzen, asko baitaude. Bihar oineko hartziduraz ekoizturikoei buruz hitz egingo dugu.
Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak, munduan ekoizten ziren lehen garagardo mota ziren.
Hartzidura 15-25 ºC bitartean ematen da, eta hartzidura tenperatura altu hauek direla eta, garagardo hauek usain bereziak izan ohi dituzte, fruitu antzeko usainak askotan.
Gargardo mota hauek, oineko hartziduraz ekoizturikoak baino tenperatura altuagoetan edaten dira 8- 15 ºC, oso hotzak edan ezkero ez baitira usain bereizgarri hauek nabaritzen.